2013ko ekainaren 1, larunbata GOIERRI – SAN BENITO RALYESPRINTa ospatuko dela, eta ondorengo oharra kontuan hartzea eskatzen dizuegu ZALDIBIAKO BIZILAGUNOI:
Maiatzaren 30erako hainbat sindikatuk deituriko GREBA OROKORRA dela eta Zaldibiako Udalak ondorengo jakinarazpena luzatzen die herritarrei:
Udal Herri Batzarra maiatzaren 28 asteartera atzeratu da, ostegunean Goimenek antolatuta Tejeriko Kixkurgunearen irekiera ekitaldiak izango direla eta.
Zaldibiako Udalak Udal Herri Batzarra antolatu du, azken bi urtetako ibilbidea baloratzeko, esku arteko erronkak plazaratzeko eta etorkizunari buruz herritarrekin hitz egiteko.
2013. urterako esku artean dituen asmo eta erronken berri emateko, udal herri batzarra antolatu du Zaldibiako Udalak datorren ostegunerako.
Lerro hauen bidez, Zaldibiako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.
Aurten ere iritsi zaigu negua eta ondo jakin bezala berarekin dator elurra. Zaldibiako Udalak elurrari aurre hartu nahi izan dio, jarri asmo diren bitarteko eta neurriak plazaratuz.
Abenduaren 19 asteazkena, herritarrekin Atez ateko bilketa diseinatu ondoren, hondakinen behin betiko sistema aurkeztuko da. Sistema berriarekin loturiko hainbat informazio ere plazaratuko da.
Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Zaldibiako Udalak kezkaturik hartu ditu komunikabideetatik jasoriko azken berriak eta are kezkatuago dago CAFeko langileek helarazi dioten agiria irakurri ondoren. Zaldibiako Udalak, dei egiten die herritarrei bihar Beasainen antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera.
BATZORDEAK ETA GAIAK
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
[Kultur Etxea]: Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin
[Beti Gazte elkartea]: Hitzaldia: Nola aurre egin, elkar harremanetan sortzen diren arazoei
|
Boletina
Estekak