• 30
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Etxean konposta egiteko ikastaroa arrakastatsua izan zen
    Ikastaroan alde praktikoa ere landu zen

    Urriaren 30ean herriko erdigunean bizi diren bizilagunek, konposta egiteko ikastaroa jaso zuten. Geroztik herritar gehiagok ere beraien interesa agertu dutenez, udalak beste ikastaro bat antolatzeko asmo du.

    Gaur arte 40 familik egiten zuten konposta Sasietak eskualdean eskaintzen zituen ikastaroen bidez ikasita. Zaldibiako Udalak herriguneko bizilagunentzat, (etxean 6 metro karratuko belardia dutenentzat) ikastaro berezia antolatu zuen urriaren 30ean.

    Zaldibiako beste 40 familiari deialdia luzatu zitzaien. Deialdiari erantzunez, 22 familietako ordezkariak etorri ziren ikastarora eta hauetatik 18 familiak etxean konposta egiteko konpromisoa hartu zuten. Horretarako Sasieta Mankomunitateak eta Zaldibiako Udalak eskainiriko konpostagailuak etxean jaso zituzten.

    Azken egunetan, hainbat lagunek deitu dute Udalera etxean konposta egiteko borondatea azalduz eta hau honela izanda, Zaldibiako Udalak beste ikastaro bat egiteko asmoa duela jakinarazi du.

    Hemen dituzue ikastaroko hainbat argazki. Guztiak ikusteko sakatu GALERIA.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak