• 27
    OTS
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Txartel bakarrerakin MUGItu daiteke Gipuzkoa osoan

    Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria da. Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen die Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, eta aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko. Oharra: Lurraldebus txartela duenak ez du MUGI txartela egin beharko.

     

    Zer da Mugi Sistema?

    Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria da. Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen die Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, eta aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.

    Zer abantailak ditu Mugik?

    Mugi Sistemak eskaintzen duena:

    Ordaintzeko modu komuna: txartel bakarra ga- rraio guztietarako.

    Tarifa-sistema eta eremuak bereizteko sistema komunak: kostu berbera garraiobide ezberdine- tan egindako bidaietarako, eta tarifa batera- tuak ibilbide guztietarako.

    Erabileraren araberako deskontuak: zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa, are eta merkeago.

    Garraio-aldaketak baldintza onetan: garraiatzai-le berarekin egindako bidaietan garraio-aldaketak doan izango dira, eta deskontuak aplikatuko dira garraiatzaile ezberdinekin egindakoetan.

    Talde bereziak: talde bereziei zuzendutako hobariak.

    Tarifa sistema bateratua eta eremuak

    Mugi Sistemak tarifa bateratuak eskaintzen dizkie erabiltzaile guztiei, eta eremuak bereizteko sistema komun batean oinarritzen da. 14 eremu bereiziko dira, eta erabiltzaileek Mugi euskarria besterik ez dute beharko horietatik bidaiatzeko.

    Deskontuak

    Sistema berriak deskontuak eskainiko ditu, garraio pu­blikoa gehien erabiltzen dutenak saritzeko.
    3 erabilera-tarte ezarri dira, eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio:

    1-20 bidaia: %45eko deskontua noizbehinkako txar­telaren aldean.

    21-50 bidaia: %56ko deskontua noizbehinkako txar­telaren aldean.

    51 bidaia edo gehiago: %90ko deskontua noizbe­hinkako txartelaren aldean.

    * Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira.
    * Bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.

    Garraio aldaketak

    Mugi Sistemarekin, garraio publikoaren ohiko erabil­tzaileek hobariak jasoko dituzte garraio-aldaketak egiteko, garraiatzaile berarekin zein ezberdinekin egin­dako bidaietan.

    • Garraiatzaile berarekin: doakoa.
    • Garraiatzaile ezberdinekin: txartel garestiena ordainduko da eta merkeenaren %25.

    Taldeak

    Mugi sistemak bost talde bereizi ditu, eta talde horre­tako erabiltzaileek hobariak aldez aurretik jasoko di­tuzte, txartela kargatzeko unean bertan. Hau da, era­biltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, kopuru bat gehituko zaio hobari gisa.

    Non erabil daiteke?

    Mugi sistema Gipuzkoako garraio publiko guztietan ezarri da:

    • Trenbideak: EuskoTren eta Renfe (txanpon-txar­tel gisa).
    • Autobusak: Lurraldebus eta Donostia (Dbus), Errenteria, Irun, Arrasate eta Hernaniko hiri-au­tobusak.

    Nola eskuratu Mugi txartela?

    Mugi txartela eskuratzeko, dokumentu hauek entre­gatu behar dira: behar bezala betetako eta sinatu­tako formularioa, NAaren, AIZaren edo pasaportea­ren fotokopia eta argazki bat (karnet tamainakoa).

    Dokumentu horiek salmenta-guneetara eraman dai­tezke, edo posta edota internet bidez bidali.

    Talde berezietako kideek berariazko dokumentazioa aurkeztu behar dute. Ikus aurkeztu beharrekoak www.mugipuzkoa.com webgu­nean

    Txartel motak

    Sistema berriak barne hartzen ditu Lurraldebus txartela eta Mugi txartel berria. Bi txartel horiek hobari berberak eskaintzen dituzte, hortaz, Lurraldebus txartela duenak ez du Mugi txartel berria egin beharko.

    Txartel arruntak, Familia ugariaren txartelak, Txartel sozialak eta Gazteak txartelak (18 urtetik behe- rakoenak) zuzenean erabili ahal izango dira Mugi sistema berrian. Gainerako talde berezietako Lurraldebus txartela dutenek (Adinekoek, Ezinduek eta 18 urtetik gorako Gazteek) egiaztatu egin beharko dute beren errentak ez duela 2,5ez edo gehiagoz biderkatzen IPREM adie-razlea (15.975,32€). Errenta-eskakizun hori betetzen dutenek,dagoeneko baduten Lurraldebus txartela era-biltzen jarrai dezakete, eta betetzen ez dutenek, berriz, Mugi txartela berria eskatu beharko dute.

    3 txartel mota daude:

    ARRUNTA

    • Txartelak titularraren argazkia eta datu pertso-nalak ditu.

    • Mugi sistemak eskaintzen dituen onurez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.

    • Txartelaren jabeak egindako bidaiak soilik indargabetu daitezke.

    TALDEAK

    • Titularra talde jakin baten kide dela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua.

    • Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu.

    • Titularrak egindako bidaiak soilik indargabetu daitezke.

    • Deskontu espezifikoak.

    ANONIMOA

    • Titularrik gabeko txartela da, eta deskontuak eskaintzen ditu Mugi Sistemako lehen erabilera-tartetik aurrera (1-20 bidaia).

    • Hainbat pertsonen bidaiak balioztatu daitezke. Gehienez ere, 9 bidaia Lurraldebusen eta bidaia mugagabeak Dbusen. Alberdi Arangoitia Ane123 456 789 1 Iturriaga Lasa Juan Mari123 456 789 1

    Kargatzeko guneak

    Mugi sistemak txartelak kargatzeko 600 bat gune ditu: prentsa-saltokiak, bulego publikoak, posta-bulegoak, eta Kutxabankeko kutxazain automatiko jakin batzuk. Era berean, xede horretarako egokitutako makina automatikoetan karga daitezke txartelak, eta baita www.mugipuzkoa.com webguneko eremu pribatuan ere.

    LOTURA: www.mugipuzkoa.com

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
2017, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
2526
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak