• 07
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Txondorra piztuta, zaintza egiteko auzolanaren txanda iritsi da
    Jende mordoxka bildu zen.

    Maiatzaren 6an aurkeztu genuen eta maiatzaren 26an piztu. Huste baino azkarrago doa txondorra eta datorren astean amaitu daitekeela aurre ikusten dugu.

    Argazkiak:   Bildumak

    Bideoak:  ZTB osoa  GITB laburpena

    Herritarrak gerturatu ahala herriko haurrentzako prestaturik zuten txondor txikiak gure arreta bereganatu zuen. Txondorraren osaketa pausoz pauso ikusi ahal izateko, osatu zuen maketatxoa Xanti Lizarraga edo ezagunagoa den Xanti Naparrak.

    Mari Karmen Irastortza, Zaldibiako Udaleko parte hartzea sustatzeko batzordeko zinegotziak, gidatu zituen aurkezpen lanak.

    Lehenik, txondorraren ezaupidea medio, egitasmo hau gidatuko duen lan taldetxoa aurkeztu zuen: Gidari lanetan txondorgile izandako Xanti Lizarraga, (Xanti Naparra) eta berarekin eskuz esku arituko dira Antonio Iraola (Arruko Antonio), Manuel Labaka (Agotxaneko Manuel) eta Ramon Gorostizu (Elormendiko Ramon).

    Jarraian lan taldea txondorra eraikitzeko lanean murgildu zen. Aipatu zutenez hainbat lan aurreraturik zituzten dagoeneko, txondorra eraikitzeko lur eremua zopizartuta zuten eta bertaratuek ikusi ahal izan zuten moduan egur asko zegoen prestatuta lehen pausoak eman ahal izateko.

    Hori argituta, txondorraren tximinia izango dena eraikitzeari ekin zion laukoteak eta segidan oinarria edo parrilla kokatu zuten tximiniaren oinetan. Oinarria jarrita, tximinia inguru guztia zutika kokaturiko egurrez betetzeari ekin zioten.

    Aurkezpenari amaiera emateko, deialdia luzatu zuten, datozen egunetan nahiko lan izango da egur txikitzen eta kokatzen eta aurrerago txondorraren zaintzak ere egin beharko direla gogorarazi zuten. Auzolanean parte hartu nahi duenak lan taldearekin harremanetan jartzea nahiko du.

    Bestalde larunbatero goizeko 11etan azalpenak eskainiko dituzte aste horretan egindako lanaren inguruan eta datorren astean egin asmo denaren inguruan. Egitasmoaren jarraipena egin nahi duten herritarrei egun eta ordu horretan bertaratzeko gonbitea luzatu zitzaien.

    Egutegiari dagokionez maiatzaren 26 edo 27 inguruan txondorra pizteko moduan egotea espero dute eta udal ordezkariek egun horretarako deialdi berezia egiteko konpromisoa hartu zuten. Aurretik nahiz ondoren nahiko lan izango dutelakoan herritarrak parte hartzera gonbidatu zituen Mari Karmen Irastortza zinegotziak.

    Hemen dituzue aurkezpeneko argazkia onenak eta laster ikusgai izango duzue aurkezpeneko bidea.

    LOTURAK:

    Txondorra piztuta, zaintza egiteko auzolanaren txanda iritsi da

    Larunbat honetan maiatzak 26 piztuko da txondorra

    AURKEZPENEKO argazki galeria

    Maiatzaren 10 arteko argazki bilduma

    Maiatzaren 11an Lardizabal eskolako ikasleen bisita

    Maiatzaren 12 arteko argazki bilduma

    Maiatzaren 18an ateratako argazkiak.

    Bideoak:  ZTB osoa  GITB laburpena

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
2020, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak