• 01
    UZT
    2020
    Matxuraren bat dela eta, herri-guneko hainbat etxebizitzetan argia falta da edo hainbat aparatuk ez dute egiten. Argi-instalazioko arazo bat dela eta gertatu da hau eta Iberdrolari abisua emanda, teknikoak lanean dira matxura konpontzeko.
  • 01
    UZT
    2020
    Larunbatean izango da "Aralar, mundua leku den lurra" liburuaren irakurraldi musikatua
    Parke Botanikoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita eta testuaren egile diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre idazleen parte hartzearekin, Pello Ramirezek musikaz jantzia. Eguraldia lagun izatea espero dugu, egoerak eskatzen duen segurtasun protokoloaren baitan antolatu dugu ekitaldia.
  • 01
    UZT
    2020
    UDA BIZIA! Matraka ma non tropo ikuskizuna
    Uztailak 6 astelehena, 10:30ean:LH 1. eta LH 2. mailakoentzat, 11:30ean: HH 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat. Euria bada Resti pilotalekuan.
  • 01
    UZT
    2020
    UDA BIZIA! BASO BIZI tailerra
    Uztailak 6 astelehena, 11:00etan Parke botanikoan, HH 2 eta 3 urteko gelako haurrentzat. Euria bada ere bai, ekarri xira, aterki eta katiuskak!
  • 30
    EKA
    2020
    UDA BIZIA! Musika saioa, musika eskolako kideen eskutik
    Uztailak 3 ostirala, 11:00etan: Gorputz-perkusioa tailerra LH 3. mailatik 6.maila bitartekoentzat eta 12:00etan: Musika Eskolako kideen musika saioa.
  • 30
    EKA
    2020
    UDA BIZIA! Urpekakariak bertso antzerkia
    Zaldibian, UDAL BIZIA! egitarauaren baitan, LH 3.mailatik 6.maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat zuzenduriko ikuskizuna.
  • 26
    EKA
    2020
    Igande honetan, ekainaren 28an, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 16:00etara Itoitz etxetik (Mediku-Etxea) Estankora arteko tartean bide moztu egingo da. Tarte horretan autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak.
  • 26
    EKA
    2020
    Atzeratu egin behar izan dugu, "Aralar, mundua leku den lurra" irakurraldi musikatua
    Atzo izan genuen eguraldi nahasiak eraginda, irakurraldi musikatua datorren astera atzeratzea erabaki genuen. Gure eskerrona adierazi nahi diegu Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Pello Ramirezi, ekitaldi honek eskatzen duen baldintza egokienen zain itxaroteko agertutako prestutasunagatik. Data berria zehaztu orduko plazaratuko dugu.
  • 25
    EKA
    2020
    Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, ekainaren 29an, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean. Presentzialki izango da eta Udaletxeko arkupean elkartuko gara, gero bilera lekura mugitzeko. Bertaratuko direnei musukoa ekartzea eskatzen diegu.
  • 25
    EKA
    2020
    Udalak uda bizia! kanpainako ekintzak bideratzeko irekitako lanpostu deialdian, zerrenda bat osatzeko aukera eman zitzaien interesdunei. Hala, 8 herritarrez osatutako zerrenda dago Kultur Etxean eskuragarri, kontziliazio arazoak dituzten familiek haurren zainketarako inor behar badute harreman-bidea errazteko.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
2020, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       
banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak