• 02
    EKA
    2020
    ???????2019-2020ko ikasturtean musika eskolan hasi nahi izanez gero, ekainaren 2tik 12ra eman dezakezue izena kultur etxean. Matrikula egiteko telefonoz deitu edo korreoz idatzi, eta matrikula orria helaraziko zaizue. Tel.: 943 160338 / 676 531 079 - E-posta: kulturetxea@zaldibia.eus Ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara. Ostiraletan: 8:30etik 15:30era. Gogoratu, izena emateko azken eguna ekainaren 12a dela, ostirala.
  • 02
    EKA
    2020
    Zaldibia herri bizia, jarri zure hazia!
    Zaldibiako lehengai ekoizle, komertzio, ostalari edo eta edonolako zerbitzu emaile diren autonomo nahiz enpresen jarduera ekonomikoa sustatzeko ekimena jarri du abian Zaldibiako Udalak. Ostiraletik eskuragarri izango dira 30 eurotako erosketa bonoak, 20 euroko prezioan.
  • 01
    EKA
    2020
    Kalean ere, 2 metro eta eskuak garbi
    Bizi dugun egoerak utzitako irakaspena da prebentzioaren garrantzia. Pixkanaka egokitzen goaz gure espazioak eta ohiturak horretara eta horren harira, kalean gabiltzanean ere neurri hauek bete ditzagun erraztasunak jartzen jarraitzen dugu.
  • 31
    MAI
    2020
    Covid-19a zaldibitarron ahotik: Lardizabal eskolako irakasleak
    Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi! lelo bat izatetik, eguneroko joko-arau izatea lortu behar dugu. Bide hori egiten laguntzeko zaldibitarren testigantzak jasotzen jarraituko dugu. Zukati ta danokati!
  • 29
    MAI
    2020
    Errekako bainua: gozatu arduraz
    Uda gerturatzen ari da eta berekin beroa eta freskatzeko gogoa. Gure herriko altxor dugun urak horretarako ere aukera ematen digu, baina betiere ingurua eta ingurukoak errespetatuz. Aurten, gainera, kutsadurarako gune izan daitezkeenez ardura bereziz ibiltzeko deia egiten dugu distantziak mantenduz.
  • 29
    MAI
    2020
    Zaldibiako Mediku Etxea abian astelehenetik aurrera
    Osakidetzaren berrantolaketaren barruan herri txikietako Mediku Etxeak itxita egon ondoren, Zaldibiakoa martxan jarriko da ekainaren 1etik aurrera. Jarraitu irakurtzen.
  • 29
    MAI
    2020
    Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko zerbitzua kultur etxean
    Ekainaren 1etik astelehenetik aurrera, Zaldibiako kultur etxeak ateak irekiko ditu berriz eta herritarrek kultur etxeko hainbat zerbitzu eskura izango dituzte, aurrez telefonoz edo posta elektronikoz txanda hartuta. Informazio osoa jarraian.
  • 28
    MAI
    2020
    Pixoihalen bilketa berriro ohiko moduan astelehenetik aurrera
    Alarma egoera ezarri zenetik, herrian zehar kokatutako 3 edukiontzien bidez bildu izan dira pixoihalak, baina hauek erretiratu eta ohiko eran, eguneko ontziari lotutako poltsa batean, aterako ditugu berriz datorren astelehenetik aurrera.
  • 27
    MAI
    2020
    Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera
    Bi hilabeteko etenaren ondoren eta modu telematikoan bada ere, Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera egingo da, maiatzaren 28ean, OSTEGUNA, arratsaldeko 18:30ean.
  • 26
    MAI
    2020
    Ostalaritza 2. fasean: zer eta nola?
    Pasa den astelehenetik ostalariei hainbat aukera ireki zaizkie: terraza eremuaz gain, barnean zerbitzua emateko aukera dute. Hori bai, distantziak errespetatuz eta bezeroak eserita egotea dira baldintza nagusiak, baita garbitasun neurri zorrotzak ere. Hori dela eta, herritarrei ostalarien jarraibideak errespetatzeko deia egiten zaizue.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak