GOITB-k Legorretako material banaketari buruz egindako erreportaia.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria da. INFO
Prentsa agerraldia eskaini dute Zaldibia, Itsasondo eta Legorretako Alkateek eta hondakin bilketa sistema berria abian jartzeko material banaketa noiz eta nola egingo den zehaztuz. INFO+
Zaldibitarren egungo errealitatea, jatorria eta aniztasunaren inguruan egindako azterketa kuantitatiboa aurkeztu da kultur etxean. 30renbat herritarrek parte hartu dute aurkezpenean eta gaiak interesa piztu du. Informazio gehiago.
Gipuzkoako Diputazioak aurkezturiko Hondakinen Kudeaketarako plan berriak zer esana eman du. EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek proposamenaren kontra egin dute, eta ez hori bakarrik. Juan Karlos Alduntzin Ingurumen Diputatua kargutik kentzeko mozioa prestatzen ari dira. Planaz eta errausketaren aldeko oposizioak hartzear duen jarreraz hitz egin du Hamaika Telebistak protagonistarekin. Alegia, Juan Karlos Alduntzinekin.
Egungo beharretara egokitutako dokumentuak hiru puntu nagusi zehazten ditu: 2014an gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, sei konpostaje planta sortzea eta Zubietan biometanizazio planta bat egitea. Honekin guztiarekin 2016rako hondakinen sorrera %4 murriztea espero da eta bilketari dagokionez, ordea, %60 gaika biltzea aurreikusten da.
BATZORDEAK ETA GAIAK
Boletina
Estekak