• 21
    UZT
    2017
    ITTURRITIK aldizkariaren 7. alea kalean da

    Ekaina eta uztaileko berri biltzen du ale honek, tartean: aurtengo inbertsio proiektuak, aparkaleku aldaketak, hondakinak eta Agenda 21, Gazte Festak eta Izan Kantuz, eta opor bueltarako, irailerako agenda bete-betea.

  • 14
    UZT
    2017

    Mendi Ondon egiten ari diren obrak direla eta, jakinarazten da sahiesbidean Abaltzisketa-Larraitz norantzako erraila itxita egongo dela egun eta ordu batzuetan. Jarraian informazio gehiago.

  • 12
    UZT
    2017
  • 28
    EKA
    2017

    Gazte festak direla eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da.

    Jaiak lasaitasunez eta ibilgailuen joan etorririk gabe gozatzeko parada izan dezagun, aurten pasa den urtean bezala, ERDIGUNEA OINEZKO GUNE izendatuko da.
     

  • 22
    EKA
    2017

    Trafiko oharra: Alamartxo gaua dela eta, ekainaren 23an, ostirala, Santa Fe kalea itxita egongo da ibilgailuentzako mediku etxetik aurrera, arratsaldeko 18:00etatik hurrengo eguneko goizeko 6:00etara.
    Afarirako eskaerak: afaltzeko mahaiak eta aulkiak behar dituenak, udaletxean egin beharko du eskaera. Ostiralean 18:30etik 19:30era hartu beharko dira Gure Ametsako biltegi zaharrean.

  • 19
    EKA
    2017
    Ate Irekien Jardunaldiko ondorio txostena ikusgai

    Parte hartze prozesuko gainerako dokumentazioarekin batera ikusgai dago maiatzaren 26an burutu ziren Ate Irekietan herritarrek betetako balorazio orrietatik eratorritako txostena. Dokumentazioa ikusteko SAKATU HEMEN

  • 19
    EKA
    2017
    Guk belarria jarri, ZUK EKARRI!

    Gaur hasi eta datorren ostegunera bitarte, Hondakin Batzordearen eskutik, etxe atarietan  minutuko bilera erronda egingo da. Helburu nagusiak, Udalak esku artean duen azterketa osatzeko datuak elkartrukatu eta herritaren ekarpenak biltzea dira. Herritar guztiei bileretan parte hartzeko deia egiten dizuegu.

  • 26
    MAI
    2017
    Ate Irekien Jardunaldia

    Ostiral honetan, hilak 26, 16:00etatik 20:30era bitartean, PLAZAN eta ARTXANBERRIN Ate Irekiak izango dira, herritar guztiei irekiak. Herriko plaza eraberritzeko ideia-lehiaketa eta Artxanberrirako prestatu den proiektua azalduko dira bi guneetan eta informazioa jaso eta iritzia emateko aukera izango da. Bertara hurbiltzeko gonbita luzatzen dizue Udalak herritar guztiei.

  • 15
    MAI
    2017
    Udal Herri Batzarrerako deialdia

    Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizugu, Udalak Herri Batzar bat antolatu duela ostegunean, hilak 18, arratsaldeko 18:30ean Karreanen.  Gai zehatz bat du batzarrak: Udala eta Elizaren artean izandako harremanen berri eman eta gaur egungo egoera azaltzea. Bertaratzera gonbidatzen zaitugu.

  • 09
    MAI
    2017

    Udalbatzar arrunta ostegunean, maiatzak 11, arratsaldeko 18:30etan.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak