• 18
    MAI
    2020
    Zaldibiako liburutegiko liburuak itzultzeko eta etxera eramateko liburuen eskaeren zerbitzuak martxan jarraitzen du. Maiatzeko azken bi aste hauetan zerbitzuaren funtzionamendua hau izango da.
  • 17
    MAI
    2020
    Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi! lelo bat izatetik, eguneroko joko-arau izatea lortu behar dugu. Bide hori egiten laguntzeko zaldibitarren testigantzak jasotzen jarraituko dugu. Zukati ta danokati!
  • 15
    MAI
    2020
    Zukati ta danokati, 2 metro ta eskuk garbi
    Covid-19aren zabalpena saihesteko bidean bizi izan dugun itxialdi egoera arintzen doa pixkanaka. Azken asteotan, ordea, mezu eta arau nahasgarri eta kontrajarri asko eman zaizkio jendarteari. Herritarrek benetan garrantzitsuena dena ahaztu ez dezaten, “Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi” kanpaina komunikatiboa jarri du abian Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio gehiago.
  • 14
    MAI
    2020
    Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa murriztu du Foru Aldundiak
    Gaurko agerkari ofizialean dator aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duen neurria: udalen finantzaketarako foru funtsa %20an murriztuko duenaren erabakia. Erabakia indarrean dago gaurtik eta hurrengo ordainketak murrizketarekin izango dira. Horren aurrean, Zaldibiako Udaleko Alkateak gutuna bidali dio Diputatu Nagusiari. Jarraian informazioa eta gutuna.
  • 14
    MAI
    2020
    Ohiko Osoko Bilkurako laburpena eta bideoa
    Atzo, Zaldibiako historian lehen aldiz, Ohiko Osoko bilkura telematikoa ospatu zen. Hainbat gairen inguruko berri eman eta hainbat erabaki onartu ziren, guztiak aho batez. Jarraian laburpena gai nabarmenekin eta pleno osoa ikusteko aukera.
  • 12
    MAI
    2020
    Asteazkenean, Ohiko Osoko Bilkura
    Zaldibiako historian lehen aldiz, Ohiko Osoko Bilkura telematikoa ospatuko da, maiatzaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean. Herritarrek bertaratzeko duten eskubideari jarraiki, zuzenean bat egiteko aukera emango da, eta ondoren ere emango da bilkura ikusteko aukera. Jarraian informazio gehiago.
  • 11
    MAI
    2020
    Konfinamenduaren zure errelatoa
    Covid-19a dela eta ezarritako itxialdiak eragin dizkizun bizipen eta sentipenak jaso nahi ditugu, aurrerago eta modu anonimoan partekatzeko. Jarraian informazio gehiago.
  • 11
    MAI
    2020
    Asteazken eta ostegun honetan, kulturetxean liburuak itzultzeko aukera izango da. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-16:30. Liburuak poltsa itxi baten barruan sartuta itzuli behar dira. Kultur etxearen beheko solairuan kaxa handi bat izango duzue poltsa bertan uzteko. Poltsa horiek denbora batez itxita mantenduko ditugu, horretarako egokitutako gela batean. Edozein zalantza baduzue, deitu 943160338ra edo 676531079ra.
  • 10
    MAI
    2020
    Bihartik aurrera, lehen fase “murriztua”
    Bihartik aurrera konfinamendua arindu egingo da Hego Euskal Herrian, eta lehen fase izenekora igaroko gara. Espainiako Gobernuak atzo argitaratu zuen BOEn zein jarduera baimenduko diren fase berrian, baina Eusko Jaurlaritzak atzo bertan iragarri zuen mugatu egingo dituela Madrilek lehen fasean baimendutako hainbat jarduera, nahiz eta oraindik ez den Agiri Ofizialik argitaratu.
  • 10
    MAI
    2020
    Maiatzaren 11tik aurrera, lehen fase “murriztua”
    Konfinamendua arindu egin da Hego Euskal Herrian, eta lehen fase izenekora igaro gara. Espainiako Gobernuak argitaratutako BOEaren gainean, Eusko Jaurlaritzak hainbat moldaketa egitea erabaki du. Jarraian informazio EGUNERATUA.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
2020, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       

>> Hurrengo ekitaldiak

banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak