http://www.zaldibia.org/udala/ http://www.zaldibia.org/udala/

Zaldibiako Udalaren behin behineko webgunea.

eu-ES Mon, 24 Feb 2020 20:49:19 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/udala/ <![CDATA[Ingurumen, Landa Garapen eta Lehen Sektorearen lan-arlo bilera]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200226/Ingurumen_Landa_Garapen_eta_Lehen_Sektorearen_lan-arlo_bilera/ Otsailak 26, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da lan-arlo honetako bilera eta honako gaiak izango dira aipagai: herri inguruko aire kalitatearen gaia, Naturzaindia Elkartearekin bioaniztasuna bultzatzeko lanak, herri-bideetan egin diren lanak eta aurrera begirako plangintza. Gogoratu lan-arlo hauek irekiak direla bertaratu nahi duten guztientzat.]]> Tue, 18 Feb 2020 15:34:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4322 Tue, 18 Feb 2020 15:34:13 +0100 2020-02-26 2020-02-26 1 4322 Zaldibiako Udala <![CDATA[Berdinatsuna, Aniztasuna, Hezkuntza eta Gazteria lan-arloko bilera ]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200219/Berdinatsuna_Aniztasuna_Hezkuntza_eta_Gazteria_lan-arloko_bilera_/ Otsailak 19, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da lan-arlo honetako bilera eta honako gaiak izango dira aipagai: Emakumeen Egunaren harirako ekintzak, Lilatoia, Herri Hezitzaileak eta Gaztetxoen dinamizazioa. Gogoratu lan-arlo hauek irekiak direla bertaratu nahi duten guztientzat.]]> Tue, 18 Feb 2020 15:14:23 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4321 Tue, 18 Feb 2020 15:14:23 +0100 2020-02-19 2020-02-19 1 4321 Zaldibiako Udala <![CDATA[Goierri TB: seinale arazoa konponduta]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200213/Goierri_TB:_seinale_arazoa_konponduta/ Telebista seinalea Ibargungo antenatik hartzen duten etxebizitzetan arazoak izan dira azken pare bat urtean Goierri TB eta beste tokiko kanal batzuk ikusteko. Hainbat saiakeraren ondoren, badirudi konpondu dela arazoa eta kanalak berriz sintonizatuz gero, jada etxe guztietan ikusi beharko litzateke. Hala ere, arazoak jarraitu egiten duela ikusiz gero, abisua pasa Udaletxera, mesedez.]]> Thu, 13 Feb 2020 11:01:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4315 Thu, 13 Feb 2020 11:01:33 +0100 2020-02-13 2020-02-13 1 4315 Zaldibiako Udala <![CDATA[Pertsona ezinduen mobilizazio eta transferentzien inguruko ikastaroa]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200224/Pertsona_ezinduen_mobilizazio_eta_transferentzien_inguruko_ikastaroa/ 2020ko otsailaren 24, 26 eta martxoaren 2an 16:00etatik 19:00etara izango da Lahar-eko Pakea Galdosek emango duen ikastaroa. Izena emateko Zaldibiako Udalera edo Karreane kultur etxera jo dezakezue. Plaza kopuru mugatua dago.]]> Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzari esker finantziaturik, gizarte ongizatea helburu duten ikastaro hauek antolatu ditu Zaldibiako Udalak.

Ikastaro hau pertsona ezinduen mobilizazio eta transferentzien inguruan zentratuko da eta bereziko ondorengo ekintza eta lekuak landuko dira:

  • Ekintzak:
    • Mobilizazio eta desplazamendua
    • Atsedena
    • Garbiketa
    • Janztea
    • Elikadura
    • Sendagaiak
    • Komunikazioa
    • Ordenagailua
    • Oroimena
  • Lekuak:
    • Desplazamendua etxean zehar
    • Komuna
    • Logela
    • Sukaldea.
]]>
Sun, 09 Feb 2020 00:48:47 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4310 Sun, 09 Feb 2020 00:48:47 +0100 2020-02-24 2020-02-09 1 4310 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Eguneko Arreta Zerbizua: informazio bilera asteartean]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200211/Eguneko_Arreta_Zerbizua:_informazio_bilera_asteartean/ Udal Eraikin berrian Udalak martxan jarri asmo duen zerbitzua da Eguneko Arreta Zerbitzua deitutakoa. Zerbitzu honi buruzko informazioa emateko bilera deialdia egin du Udalak OTSAILAREN 11n, asteartea, 17:30ean Karreane Kultur Etxean.]]> Zerbitzua norentzat izan daitekeen eta norentzat ez, zein ezaugarri izango dituen, nola emango den, eta datu gehiago emango dira bileran. Bertaratutakoen inpresioak eta ekarpenak ere jasoko dira. 45 minutuko iraupena izango du lehen bilera honek.

]]>
Mon, 10 Feb 2020 10:06:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4313 Mon, 10 Feb 2020 10:06:37 +0100 2020-02-11 2020-02-11 1 4313 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Arduraz jarraituko dugu gaia, eta hartutako neurrien emaitzak ezagutu arte Ingurumen Sailari azalpenak eskatzen jarraituko dugu]]> http://zaldibia.eus/albisteak/20200207/Arduraz_jarraituko_dugu_gaia_eta_hartutako_neurrien_emaitzak_ezagutu_arte_Ingurumen_Sailari_azalpenak_eskatzen_jarraituko_dugu/ Ordiziako eta Zaldibiako udala: “Arduraz jarraituko dugu gaia, eta hartutako neurrien emaitzak ezagutu arte Ingurumen Sailari azalpenak eskatzen jarraituko dugu.”

Bi Udaletatik lasaitasun mezua helarazten diegu herritarrei, isurketa iturriak ezagututa hartutako neurriekin eta hartuko direnekin, airean dauden Nikel partikulen presentzia nabarmen murriztuko dela aurreikusten duelako Ingurumen Sailak.

NIKELAREN ARAZOAREN INGURUAN:

Agerraldi honen helburua herritarrei, ordiziar nahiz zaldibitar, azalpenak ematea da, atzo bertan komunikabideetan zabaldu zen Nikelaren inguruko berriaren inguruan.

Airearen kalitatea ez da gure eskumena. Udalok ez ditugu baliabideak neurketa horiek egin ahal izateko, baina eskumenak ez izateak ez du esan nahi ardura ez daukagunik. Ardura handia baita gure herrietako biztanleen osasunari eragiten dieten gaiekin.

Ardura horregatik eskatu zuen Ordiziako Udalak bilera Ingurumen sailarekin. Bilera atzo, otsailak 6erako deitu zuten, eta bertara, lehen aldiz Zaldibiako ordezkariak ere gonbidatu gintuzten. Elena Moreno ingurumen sailburuordearekin Gasteizen bildu ginen atzo beraz, eta oraindik Lakuatik irten gabe geundela, sareetan berria zabaldu zen dagoeneko. Beraz, herritarrek eta udal ordezkariok une berean jaso genuen informazioa.

Zaldibiaren kasuan gainera, atzo izan zen lehen aldia udaleko ordezkariek gai honen inguruan informazioa jaso genuena. Aurrez, Sail honekin aire azterketa baten baitan neurketa ibilgailuak jartzea ahalbideratzeko hartu-emanak izan ditugu soilik. Horren harira hasi zen gure kezka, baita herritarrena ere. Azterketaren emaitzen berri lehenbailehen izatea eskatu zion Sailari Udalak eta hortik atzoko bilerara gu ere deitu izana.

Ordiziaren kasuan, gai hau udalera sartu berri ezagutu genuen, eta hasieran aipatutako arduragatik, abuztuaren 6an bertan, azalpenak eskatu genizkion Ingurumen Sailari, irailean gurekin urgentziaz biltzeko eskatuz.

Honela, irailak 18, asteazkena, Lakuan bildu ginen Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordearen bulegoan, berarekin, eta ordura arteko ikerketak burutu zituzten Saioa Ferro eta Iban Lopez teknikariekin.

Laburbilduz adierazi zitzaigun 2016an INMA proiektuaren baitan egiten diren neurketen harira, nikelaren neurketak onartutako kopuruak gainditzen zituztela, eta ikerketa abiatu zela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa eta Ingurumen Sailetik elkarlanean. Ikerketa horrek aurreikusi

gabe zeuden iturriak antzeman zituen, eta neurriak hartu ziren. Enpresak hasieratik ezarritako neurriak hartu dituzte, ez dira legez kanpoko isurketak izan, eta ekoizpen prozesuetan aurreikusten ez ziren isurketak izan dira. Legez bete behar zituzten betekizunak betetzen zituzten, eta orain, neurri berriak ere bete dituzte eskatu zaizkien lehen unetik.

Honela, aire kalitatearen neurketen emaitzak hobetu ziren, eta arazoa konpondu zela uste zen. Alabaina, 2018ko urte amaierako datuak berriro altuak atera ziren, eta gaia konponduta ez zegoela ondorioztatu zen.Bilera hartan adierazi zitzaigun Nikelaren isurketa iturriak ez zirela ezagutzen, eta aurretik erabilitako hipotesiek ez zituztela emaitza horiek justifikatzen. Horregatik, ikerketa kanpaina berri bat abian jarri behar zutela adierazi ziguten, 2020ko urtarrilera arte iraungo zuena. Neurgailu gehiago eta baliabide gehiago jarriko zirela adierazi zitzaigun iturriak detektatu ahal izateko.

Gure ardura ikusita, bilera hartan ez zeuden INMA proiektuak deitu genituen, eta irailak 25 asteazkena, Ordiziako Udalean bildu ginen Jesus Ibarluzea eta Aitana Lertxundirekin. Era berean, Osasun Publikoko ordezkari diren Juan Jose Aurrekoetxea eta Jesus Angel Ociorekin ere bildu ginen urriaren 15, asteartea, Ordiziako Udalean. Helburua, nikelaren egoerak herritarren osasunean izan ditzakeen eraginak ezagutzea. Adierazi zitzaigun, egoera ez zela onargarria, eta horregatik eskatu zutela neurriak hartzea, baina gaia konpontzeko bidean jarri ezkero, eraginak saihestu genitzakeela. Izan ere, nikelaren exposizio etengabe eta jarraitua baita arriskutsua dena.

Aurten urtarrilean, guk geuk eskatu dugu bigarren bilera hau ere, irailean azaldu ziguten ikerketa kanpaina horren emaitzak ezagutu nahi genituelako. Bertan adierazi zaigu atzoko prentsa oharrean zabaldu zena. Alegia, Zaldibian kokatutako bigarren iturri bat topatu dela, eta kasu honetan ere, dagoeneko neurriak hartu direla.

Bigarren enpresa honen kasuan ere, isurketa horiek eman zitezkeenik ere ez zen aurreikusten, eta hasieratik neurriak hartu dituzte.

Nola nahi ere, bi Udaletatik lasaitasun mezua helarazten diegu herritarrei, isurketa iturriak ezagututa hartutako neurriekin eta hartuko direnekin, airean dauden Nikel partikulen presentzia nabarmen murriztuko dela aurreikusten duelako Ingurumen Sailak. Hala ere arduraz jarraituko dugu gaia, eta hartutako neurrien emaitzak ezagutu arte Ingurumen Sailari azalpenak eskatzen jarraituko dugu.

]]>
Fri, 07 Feb 2020 11:51:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4309 Fri, 07 Feb 2020 11:51:37 +0100 2020-02-07 2020-02-07 0 4309 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Ingurumen sailak, nikel emisioen inguruan plazaraturiko oharraren harira]]> http://zaldibia.eus/albisteak/20200206/Ingurumen_sailak_nikel_emisioen_inguruan_plazaraturiko_oharraren_harira/ Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak plazaraturiko oharraren harira zabaltzen ari diren informazioen aurrean, honakoa adierazi nahi du Zaldibiako Udalak:]]> Thu, 06 Feb 2020 15:26:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4307 Thu, 06 Feb 2020 15:26:26 +0100 2020-02-06 2020-02-06 0 4307 Zaldibiako Udala <![CDATA[Proposamen ugari jaso dira plaza berrirako]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200213/Proposamen_ugari_jaso_dira_plaza_berrirako/ Zaldibia Plazara! Prozesuaren baitan, amaitu da lehen fasea, etorkizuneko plazari buruzko ekarpenak jaso dituena. Ia 80 lagun bertaratu dira saioetara eta begirada ezberdinetatik jaso dira proposamenak. Jarraian duzue diagnostiko fasearen txostena. Orain bigarren faseari ekingo zaio, OTSAILAren 13an, OSTEGUNA, egingo diren saio irekien bidez.]]> Iazko azaro eta abenduan hainbat saio egin ziren herritar sektore jakinei eta herritar guztiei zuzenduta eta saio haietan jasotakoen txostena plazaratu berri du Udalak. Zaldibia Plazara! Prozesuaren baitan, lehen fasea amaitu da beraz, etorkizuneko plazari buruzko ekarpenak jaso dituena. Ia 80 lagun bertaratu dira saioetara eta begirada ezberdinetatik jaso dira proposamenak: haurrak, gurasoak, emakumeak, ostalariak, kultur taldeak, adinekoak... Txosten osoa Udalean, webgunean eta udal eraikin eta tabernetan eskuratu daiteke eta partaide guztiek ere jaso dute.

Orain hurrengo faseei ekingo zaie eta dagoeneko badago data jakin bat: OTSAILAren 13a, OSTEGUNA. Egun horretan 3 saio egingo dira: bat Lardizabal eskolako 5. eta 6. mailakoekin 14:30ean, eta herritar guztiei irekitako 2 saio ireki Antzokian, 16:30ean lehenengo txanda eta 18:30ean bigarren txanda.

Saio hauen helburua honakoa izango da: jasotako proposamenak aintzat hartuz (estalpea, parkea, elementu naturalak, altzariak, kanala, argitasuna...), adibide ezberdinak ekarriko dira eta hauen inguruan iritziak bilduko dira. Ondoren, elementu hauek plaza berrian izan beharreko kokapenaz iritziak jasoko dira.

Herritar guztiei saioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, denon ikuspegiak kontuan izan ditzan zaldibiko plaza berriak.

]]>
Tue, 04 Feb 2020 11:34:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4306 Tue, 04 Feb 2020 11:34:45 +0100 2020-02-13 2020-02-13 1 4306 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Oharra: Osteguneko Greba Orokorra dela eta ]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20200128/Oharra:_Osteguneko_Greba_Orokorra_dela_eta_/ Ostegun honetarako deitua den Greba Orokorra dela eta, Udal zerbitzuetan eta hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Udal zerbitzuak itxita eta etenda egongo dira, eta egun horretako hondakin bilketa ez da egingo.]]> ZALDIBIAKO UDALA:

Zaldibiako Udalak bat egin du Greba deialdiarekin eta baita Udaleko langileen batzarrak ere. Beraz, UDALA ITXI EGINGO DA eta bere zerbitzu guztiak ere eten egingo dira egun horretan.

HONDAKIN BILKETA:

Sasieta Mankomunitateko langileek ere Greba Orokorraren deialdiarekin bat egin dute eta beraz, bilketa zerbitzuan eragina izango du horrek.

Asteazkenean atera beharreko ontzi arinen kuboa (HORIA) eta errefusa (GRISA) EZ DIRA BILDUKO, BERAZ EZ ATERA.

Hala, ontzi horia datorren igande gauean atera ahal izango da berriz eta errefusarena hurrengo asteko asteazkenean.

Jaso agur bat,

Zaldibian, 2020ko urtarrilaren 27an.

]]>
Tue, 28 Jan 2020 10:38:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4292 Tue, 28 Jan 2020 10:38:57 +0100 2020-01-28 2020-01-28 0 4292 Zaldibiako Udala
<![CDATA[2020ko aurrekontuak onartu ditu udalak behin-behinean]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200123/2020ko_aurrekontuak_onartu_ditu_udalak_behin-behinean/ Thu, 23 Jan 2020 11:17:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4291 Thu, 23 Jan 2020 11:17:40 +0100 2020-01-23 2020-01-23 0 4291 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ur zerbitzuaren etenaldia Aiestaran erreka auzoan]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20200121/Ur_zerbitzuaren_etenaldia_Aiestaran_erreka_auzoan/ Mon, 20 Jan 2020 10:06:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4290 Mon, 20 Jan 2020 10:06:34 +0100 2020-01-21 2020-01-21 1 4290 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ohiko Osoko Bilkura deialdia]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20200117/Ohiko_Osoko_Bilkura_deialdia/ Urtarrilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Ohiko Osoko Bilkura Udaletxeko areto nagusian. Jarraian gaiordenari buruzko informazioa eta deialdia.]]> EGUNA: URTARRILAK 22, ASTEAZKENAORDUA: 19:00ETANLEKUA: BATZAR ARETOA

AZTERGAIAK:

1. 2019ko Azaroaren 21an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.2. Aurreko bileratik gaur egunera Alkateak sinatu dituen Dekretuen zerrenda.3. 2020ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorrak behin-behineko onartzea4. Batzorde informatzailea iraunkorra eta orokorra eratzearen proposamena onartzea5. Zinegotzi baten dimisioaren eta beste baten kargu hartzearen berri ematea6. Erraustegiari buruzko eztabaida – Usurbilgo Alkatearen eskariaren harira mozioa onartzea7. Urtarrilak 30, Greba Orokorra - Gutun Sozialaren ebazpena onartzea8. 2019ko aurrekontuaren egikaritza txostena aurkeztea.9. Galde erreguak

]]>
Fri, 17 Jan 2020 15:15:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4287 Fri, 17 Jan 2020 15:15:24 +0100 2020-01-17 2020-01-17 1 4287 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Zaldibia Herri Hezitzaile izateko abian]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200121/Zaldibia_Herri_Hezitzaile_izateko_abian/ Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? gaiaren inguruan hausnartu eta pentsarazteko eta ekimen, ideia eta ilusio berriak pizteko, datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, OinHerriren eskutik Herri Hezitzailearen aurkezpen irekia izango da Karreanen arratsaldeko 18:00etan. ]]> Zaldibiako Udala Herri Hezitzailea filosofia Zaldibian txertatzeko bitarteko eta baliabideak jartzeko prest da.

Horretarako, gaiaren inguruan hausnartu eta pentsarazteko eta ekimen, ideia eta ilusio berriak pizteko, datorren asteartean, hilaren 21ean, OinHerriren eskutik Herri Hezitzailearen aurkezpen irekia izango da Karreanen arratsaldeko 18:00etan.

Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? Oinherri Euskal Herriko Herri Hezitzaileen Sareak zehaztu ditu galdera horien erantzunak, eta gaur egun herriz herri dabil bere ideiak zabaltzen. Eragile horren arabera, Euskal Herriko Herri Hezitzaile batek oinarrian ditu aniztasuna, euskara, parekidetasuna, zaintza, parte-hartzea, elkarlana, auzolana, komunitate sentimendua eta herriko kultur nahiz ingurumen ondarearekiko zaintza eta babesa. Zoru horren gainean lan eginda lortzen da Herri Hezitzailearen izaera. Baina, ba al dakigu zein balore sustatzen diren Zaldibian?

Herri Hezitzailea, herritar guztiak barne biltzen dituen herri eredu bat da. Bakoitzak bere izaera galdu gabe, ipar komun baterantz lan egiten duen herri eredu bat. Herri hezitzaileak herriari/herritarrei ere aitortzen die, sarri eskola eta familien gainean erortzen den hezkuntza eragile figura, eta, herriak eta herritarrak hezkuntzan txertatzen ditu, bakoitza beretik, elkarrekin hezkuntza komunitate bat eraikitzeko.

]]>
Wed, 15 Jan 2020 23:42:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4283 Wed, 15 Jan 2020 23:42:27 +0100 2020-01-21 2020-01-15 1 4283 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Trafiko Oharra: Santa Fe kalea itxita astearte eguerdian]]> http://zaldibia.eus/iragarkiak/20200113/Trafiko_Oharra:_Santa_Fe_kalea_itxita_astearte_eguerdian/ Udal eraikin berriko azken solairuaren hormigonatzea dela eta asteartean, urtarrilak 14, EGUERDIKO 13:00etatik arratsaldeko 17:00ak ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.]]> Mon, 13 Jan 2020 11:30:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4280 Mon, 13 Jan 2020 11:30:38 +0100 2020-01-13 2020-01-13 0 4280 Zaldibiako Udala <![CDATA[GAUR Ur zerbitzuan etenaldia 10:30etatik 12:30etara Elbarrenan]]> http://zaldibia.eus/iragarkiak/20200110/GAUR_Ur_zerbitzuan_etenaldia_10:30etatik_12:30etara_Elbarrenan/ Gaur ostirala ur zerbitzua etengo da Elbarrena auzoan 10:30etatik 12:30etara. Barkatu eragozpenengatik.]]> Fri, 10 Jan 2020 09:12:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4279 Fri, 10 Jan 2020 09:12:07 +0100 2020-01-10 2020-01-10 0 4279 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ostegunean udal herri batzarra]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200109/Ostegunean_UDAL_HERRI_BATZARRAi/ Zaldibiako Udalak, URTARRILAK 9 OSTEGUNA arratsaldeko 19:00etarako KARRERANE kultur etxean batzartzera deitzen ditu herritarrak. Legegintzaldi berriaren lehen sei hilabetekoaren balantzea, 2020rako aurrekontu proposamena eta datorren urterako erronka nagusien azalpena aztertuko dira besteak beste.]]> Ohar honen bidez herritarroi Udal Herri-Batzarrerako deialdia egiten dizugu.

EGUNA: URTARRILAK 9, OSTEGUNAORDUA: 19:00etanLEKUA: KARREANE Kultur Etxea

LANDUKO DIREN GAIAK:

o Legegintzaldi berriaren lehen seihilabeteko balantzeao 2020rako aurrekontu proposamenao 2020an arlokako erronka nagusien azalpenao Tarte irekia: Norberak lekarkeena.

Besterik gabe, batzarrean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.

Zaldibian, 2020ko urtarrilaren 7an

]]>
Sat, 04 Jan 2020 23:47:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4274 Sat, 04 Jan 2020 23:47:32 +0100 2020-01-09 2020-01-09 1 4274 Zaldibiako Udala
<![CDATA[2020ko Lilatoirako deialdia]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20200301/2020ko_Lilatoirako_deialdia/ Izena emateko herriko tabernetan dauden zerredetan apuntatu edo berdintasuna@zaldibia.eus helbidera mezua idatzi daiteke.

5km-ko lasterketa, ohiuka, saltoka eta irrintzika egin ondoren guztiok batera alde zaharrean poteoa egin asmo dugu.

Aurten AUTOBUSE BETEKO AL DINAGU ZALDIBITIK? Animatu!

]]>
Mon, 30 Dec 2019 23:51:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4273 Mon, 30 Dec 2019 23:51:06 +0100 2020-03-01 2020-03-01 1 4273 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Oharra: neguko oporrak Udalean]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191220/Oharra:_neguko_oporrak_Udalean/ Abenduaren 23, 24 eta 25ean, eta abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 1ean ITXITA egongo dira Udala eta bere zerbitzuak neguko oporraldia dela eta. Gainontzeko egunetan (abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2 eta 3) irekita egongo da.

 

Kultur Etxea abenduaren 23tik urtarrilaren 1era ITXITA egongo da. ]]> Fri, 20 Dec 2019 14:47:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4269 Fri, 20 Dec 2019 14:47:40 +0100 2019-12-20 2019-12-20 0 4269 Zaldibiako Udala <![CDATA[Oharra: Atez Ateko Bilketa Gabonetan]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191216/Oharra:_Atez_Ateko_Bilketa_Gabonetan/ Gabonetako jaiegunak direla eta, atez ateko hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA. Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR eta 25 eta 1ean iluntzean ONTZI URDINA, HORIA ETA ERREFUSA atera ahal izango dira.]]> Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA.

Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR.

KUBO URDINAK, ABENDUAREN 25ean ETA URTARRILAren 1ean (iluntzean) ATERAKO DIRA KUBO HORIA eta ERREFUSAREKIN BATERA.

3 hondakin atal ezberdinen jasoketak bat egingo duenez, zintzilikarioetan lekurik ezean, kuboak lurrean ahalik eta txukunen uztea eskatzen da.

Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.

Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonoan eskuratu dezakezue.

Adeitasun osoz, Eguberri jai zoriontsuak eta Urte Berri on.

Zaldibian, 2019ko abenduaren 17an.

]]> Mon, 16 Dec 2019 15:06:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4265 Mon, 16 Dec 2019 15:06:49 +0100 2019-12-16 2019-12-16 0 4265 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Eskerrik asko etorkizuneko plazara inguratu zaretenoi!]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20191217/Eskerrik_asko_etorkizuneko_plazara_inguratu_zaretenoi!/ Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da. Ostegun iluntzean elkartuko da Talde Eragilea jasotakoen berri izan eta hurrengo urratsak zehazteko. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta urte berriarekin batera emango dugu jarraipenaren berri.]]> Tue, 17 Dec 2019 15:34:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4266 Tue, 17 Dec 2019 15:34:22 +0100 2019-12-17 2019-12-17 0 4266 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ibilgailuen Gaineko Zergan hobariak]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191216/Ibilgailuen_Gaineko_Zergan_hobariak/ Urte berria hastearekin batera sartuko dira indarrean 2020ko zerga eta tasak, eta tartean Ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa).Udaletik gogorarazi nahi da, 25 urtetik gorako ibilgailuek eta ibilgailu elektriko, hibrido edo gasezkoek hobariak dituztela, baina 2020an horiek aplikatu ahal izateko 2019a amaitzerako eskaera egin behar dela Udalean.]]> Mon, 16 Dec 2019 14:58:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4264 Mon, 16 Dec 2019 14:58:30 +0100 2019-12-16 2019-12-16 0 4264 Zaldibiako Udala <![CDATA[Igiruako larreetarako izena emateko epea zabalik]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191216/Igiruako_larreetarako_izena_emateko_epea_zabalik/ Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia iritsi da eta izena ematea irekita dago, abenduaren 20ra arte, ostirala arte. Udaletxean aurkeztu behar da dokumentazioa eta informazioa ere bertan eskuratu dezakezue.]]> Iaz Igiruako erabiltzaile izan zirenek etxean jaso dute izen emateko epearen irekieraren berri eta gutun horretan bertan jaso dute bete beharreko inprimakia, zeinetan hilabete bakoitzean larrera bota nahi diren azienda kopurua zehaztu behar den. Inprimaki horrez gain, nekazaritza ustiategiaren txartela ere aurkeztu behar da Udaletxean. Epea: abenduaren 20a, ostirala, arratsaldeko 15:00ak arte.

]]>
Mon, 16 Dec 2019 14:45:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4263 Mon, 16 Dec 2019 14:45:01 +0100 2019-12-16 2019-12-16 0 4263 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Trafiko Oharra: Santa Fe kalea itxita ostiral goizean]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191211/Trafiko_Oharra:_Santa_Fe_kalea_itxita_ostiral_goizean/ Udal eraikin berriko bigarren solairuaren hormigonatzea dela eta ostiralean, abenduak 13, GOIZEKO 10:00etatik eguerdiko 14:00ak ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.]]> Wed, 11 Dec 2019 18:36:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4259 Wed, 11 Dec 2019 18:36:33 +0100 2019-12-11 2019-12-11 0 4259 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ostegunean, Zaldibia plazara! saio irekia]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20191212/Ostegunean_Zaldibia_plazara!_saio_irekia/ Abenduaren 12an, OSTEGUNA, arratsaldeko 19:00etan herritar guztiei zuzenduriko saio irekia burutuko dugu Antzokian Zaldibia plazara! parte hartze prozesuaren baitan.]]> SAIO IREKIA: abenduak 12, osteguna, 19:00etan

Saio hauetan, beraz, plazari buruzko ekarpenak egingo dira norbere bizipen eta beharretatik, baita behar kolektiboetatik ere. Jasotako guztia oinarri hartuta, urte berria hastearekin batera ekingo zaio 2. faseari, proposamenak lantzeari herritarrentzako saio ireki baten bidez.

Azkenik, martxoa aldera, espazioaren diseinu berriaren aurkezpena egingo da beste saio ireki batean.

Prozesu hau Hiritik At Kooperatibak gidatuko du, eta ondoan izango du herritarrez eta udal ordezkariez osatutako Talde Eragilea, prozesuaren jarraipen, sustapen eta ebaluazioa egingo dituena. Prozesua Zaldibiako Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

]]>
Sun, 08 Dec 2019 09:16:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4247 Sun, 08 Dec 2019 09:16:55 +0100 2019-12-12 2019-12-12 1 4247 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Usurbilgo Alkatearen mezua eta erantzuna]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20191209/Usurbilgo_Alkatearen_mezua_eta_erantzuna/ Usurbilgo Alkate den Agurtzane Solabarrieta Mesak gutuna bidali dio Zaldibiako Alkateari. Usurbilgo Udalbatzak hala erabakita Erraustegia martxan jarri izanaren harira Gipuzkoako Alkate guztiei bidali die gutuna Solabarrietak eta ostiral honetan, abenduak 13, 19:00etan Usurbilen egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute.]]> Jarraian irakur ditzakezu Usurbilgo alkatearen gutuna eta Zaldibiako alkateak bidalitako erantzuna:

Agurtzane Solabarrieta Mesa Usurbilgo alkatearen gutuna:

Alkate estimatua:

Ondo dakizu herri baten egunerokoan zenbat gorabehera sortzen diren. Alkatetzak, poz eta esker oneko uneekin batera, buruhausteak ere ekartzen dizkigu. Horregatik, karguaren konplizitateak elkar ulertzea erraztuko duelakoan, zuregana zuzentzen naiz nire kezka azaltzera.

Lehengo ostegunean probaldi fasean jarri zuten Zubietako errauste-planta, hain justu, Europako Legebiltzarrak klima larrialdia deklaratu zuen egun berean. Egunotan Madrilen bildu dira munduko agintariak, larrialdi klimatikoari aurre egiteko politika zehatzak zehazteko. Gaia serioa eta kezkagarria ez balitz, usurbildarroi inork gustu txarreko broma egin digula dirudi. Baina, tamalez, ez da broma, ez. Oso kezkatuta gaude, egunero errauste-plantaren tximinietatik ateratzen diren ke-zutabe erraldoiak ikusten ari baikara, beheko irudian ikusiko duzun bezala. 8 urteko alabak egunero galdetzen dit: “Ama, zergatik egin dute? Txarra da?”. Herriko haurrek duten kezkaren isla da.

Zubieta, argitu dezagun, udalerri izaerarik ez duen herrixka da. Administratiboki bitan banatuta dago: parte bat Donostiaren menpekoa da, eta bestea Usurbilen menpekoa. Geografikoki Oria ibaiaren ertzean dago, eta Lasarte-Oriako eta Usurbilgo herriguneak ditu gertuen. Donostiako erdigunea hamar bat kilometroko distantziara dago.

Errauste-plantaren proiektuak izan dituen gorabeheretan ez naiz sartuko, baina uste dut arazo etiko, demokratiko, ekologiko eta ekonomiko latz baten aurrean gaudela. Inork ez du aldamenean nahi, eta, hala ere, derrigorrean egin beharrekotzat saldu zaigu.

Dilema etiko horrek dimentsio latza hartzen du errauste-plantak eragiten dituen osasuneta ingurumen-kalteak aintzat hartuz gero. Ikerketa asko daude argitaratuta, aldizkari serio, fidagarri eta modernoetan, errauste-plantaren osasun-kalteak nabarmentzeko eta ebidentziaren mailara eramateko. Berriki, Zubieta Lantzen elkarteak, errauste-planta martxan jarri aurreko azterketa zientifiko bat egin du. Kutsagaiak neurtzen hasteko, bi ikerketa-lerro zabaldu dituzte, errauste-plantaren zero gunetik hurbil dauden herrietan; oilategietan laginak hartu dituzte, dioxinak neurtzeko, eta Usurbil, Lasarte-Oria zein Andoaingo ama taldeek bularreko esnea eman dute aztertua izan dadin. Azterketa hauek martxan jarri aurretik eta martxan jarri ondorengo urteetan errepikatu nahi dituzte.

Ikusteke, beraz, zer dioten, gure kasuan. Administrazio publikoaren ardura euren gain hartu dute herritarrek, eta, zentzu horretan, bada txalotzekoa eta azpimarratzekoa euren jokabidea. Errauste-plantak eragin dezakeen kezkaren beste adibide bat baino ez da.

Izango da ikerketa horiei sinesgarritasuna kentzen dienik (gainera, ez dugu zertan denok iritzi bera eduki), baina, osasunaz ari garela, arrisku hutsak aski behar luke arduraren eta prebentzioaren printzipioa aplikatzeko beste ezeren aurretik.

Osasunak eta ingurumenak kezkatzen nau gehienbat, gaurko eta biharko herritarrek jasan dezaketen eragina eta ondorengo belaunaldiei utziko diegun mundua. Ardura instituzionala dugun guziok dugun kezka izango dela ulertzen dut. Ez dut dudarik.

Aitortuko dizuet, edonola ere, ez dela kezka bakarra, proiektu honetaz ari garelarik. Beste bi alderdik ere arduratzen naute: batetik, proiektuaren kostu ekonomiko handiak eta horrek udaloi eragingo diguna; bestetik, Europak etorkizunerako markatzen dituen direktibei entzungor eginez, Gipuzkoako hainbat herritan abiatutako hondakintratamendurako bide jasangarriari muzin egiteak. Alderdi humano, sozial, ekologiko, eta ekonomikotik begiratuta, atzerapauso izugarria da errauste-planta martxan jartzea.

Gipuzkoako gizartea egunez egun erakusten ari da ez dela behar halako azpiegiturarik. Hainbat herritako birziklatze-tasak Gipuzkoa osora estrapolatuz gero, kitto, bukatuta legoke eztabaida. Garbi dago, beraz, zein den bidea. Horregatik, zentzu betea du herrian entzuten den esaldi honek: “Burua duenak ez du ondoan nahi eta bihotza duenak ez du inon nahi.”

Azken batean, hondakinak kudeatzeko dugun moduak eta, zer esanik ez, dilema etiko, demokratiko eta ekologiko baten aurrean hartzen dugun jokabideak, garbi islatzen dute zer garen, nolakoa den gure izaera kolektiboa.

Horiek horrela, hauxe da egin nahi dizudan eskaera:

Alderdien arteko eztabaida eta logiken gainetik, karguak ematen digun konplizitateaz, Zubietako errauste-plantaren gaia zure herriko udalbatzarrera eramatea. Nahi nuke itxikeria politikorik gabe eta herritarren ongizatea oinarritzat hartuz, gai honi buruzko eztabaida parametro etiko, demokratiko eta ekologikoetan ematea. Halaber, ostegunean izan genuen udalbatza saioan hartu genuen erabakiaren berri emateko baliatu nahi dut gutun hau: egoerarekin kezkatuta eta larrituta, Usurbilgo Udalak abenduaren 13rako manifestazioa deitu du eta zuk ere bat egiteko eskatu nahi dizut. Alboan behar zaituztegu.

Gure herria larrialdi egoeran dago eta SOS mezu bat igortzen dizuet.

Besterik gabe, jaso ezazu nire agurra eta esker ona.

Agurtzane Solaberrieta MesaUsurbilgo Alkatea

Eztitxu Mujika Mariezkurrena Zaldibiako alkatearen erantzuna:

Usurbilgo Alkate Agurtzane Solabarrieta Mesa agurgarria,

Jaso dut zure mezua, mezu argi bezain larria. Alkatetik alkatera, idatzian aipatzen duzun konplizitatez, nire ulermena adierazi nahi dizut. Ulertzen dut erraustegia dela eta Usurbilgo herritarren osasunaz eta ingurumenean duen eraginaz duzun kezka.

Are gehiago, adierazi nahi dizut, Usurbil eta Zaldibia kilometro batzuez aparte egonagatik ere, neuk ere badudala kezka Zubietan martxan jarri berri duten Erraustegiaren osasun kalte, ingurumen kalte eta kalte ekonomikoez ere, Gipuzkoar guztiongan izango baitute eragina.

“Burua duenak ez du ondoan nahi eta bihotza duenak ez du inon nahi” diozue Usurbilen. Bai baitakigulako, naturak eman digun senez, kaltegarri edo arriskugarri dena ingurutik alboratzen. Baina kasu honetan Zubieta, Usurbil eta ingurukoei inposatu egin dizuete arrisku horretan bizitzea, bertan gipuzkoar guztion hondakinak erretzeko.Eta horregatik eskatzen duzue, bihotza. Horregatik aldarrikatzen duzue solidaritatea. Alkatetik alkatera aipatu dugu, baina amatik amara ere hitz egin nahi dizut alaba eta usurbilgo gainontzeko haurrak ere kezkatuta daudela aipatu duzunez. Balioetan heztea oinarri izanik, norberarentzat nahi ez duguna besteei ez opatzea irakatsi ziguten gure gurasoek eta gaur gure seme-alabei gauza bera transmititu nahi diegu.

Eta pentsatzen dut: usurbilgo haurrei aurpegira begiratu eta nork azalduko die hau? Nork azalduko die beraien osasuna arriskuan jartzea lehenetsi dela gainontzekoen erosotasuna eta gutxi batzuen negozioa ziurtatzeko?

Aipatzen duzu hainbat herritan egunez egun erakusten dela errauste planta bat ez dela beharrezkoa. Ba Zaldibia da horietako bat hain zuzen. Aurten, esaterako, urtarriletik urrirako datuak eskutan, %82ko bataz bestekoa bildu eta birziklatu da gaika gure herrian. 2018an urteko eta biztanleko 54 kg errefusa bildu zen Zaldibian, Sasieta Mankomunitatea osatzen dugu 23 herrien artean 5. datu onena.

Egunez egun gure saiakera egiten dugu zaldibitarrok, guretzat nahi ez duguna besterentzat nahi ez dugulako. Eta bide horretan hobetzen jarraitzeko asmoa dugu: gutxiago sortu, berrerabili eta birziklatu. Hortxe gakoa eta gure borondatea.

Eskatzen didazun bezala udalbatzarrera eramango dut gaia, bertan diozun bezala “itxikeria politikorik gabe eta herritarren ongizatea oinarritzat hartuz” eztabaidatzeko. Aldi berean, Usurbilgo Udalak abenduaren 13rako deitu duen manifestazioarekin bat egingo dudala jakinarazten dizut. Alboan behar gaituzue, alboan izango gara.

Jaso nire agurra,

Eztitxu Mujika MariezkurrenaZaldibiako Alkatea

]]>
Mon, 09 Dec 2019 10:48:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4255 Mon, 09 Dec 2019 10:48:29 +0100 2019-12-09 2019-12-09 1 4255 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Abenduaren 6an Udala irekita]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191205/Abenduaren_6an_Udala_irekita/ Thu, 05 Dec 2019 16:38:36 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4241 Thu, 05 Dec 2019 16:38:36 +0100 2019-12-05 2019-12-05 1 4241 Zaldibiako Udala <![CDATA[Euskararen Eguneko Adierazpena]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191203/Euskararen_Eguneko_Adierazpena/ Bide berriak, modu berriak, Ongi etorri etorkizunera!

Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika.

Bere eguna du abenduaren 3an euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona.

Zer genuke, bestela, abenduaren 3an ospatzeko?

Bide luzea egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko lortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, irudimenez biziagotzea. Eta argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko.

Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa. Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak. Badugu, bai, zer ospaturik aurtengo Euskararen Nazioarteko Egun honetan ere.

Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte-ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen.

Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen.

Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian.

Ez da, baina, horretara mugatzen euskararen erabilera areagotzeko eginahala. Ezin inola ere horretara mugatu. Alorrez alor landu beharra dago erabileraren landarea, sendo haz dadin. Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita.

Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik. Sendoak dira, alor horretan ere, eragile nagusiak egiten ari diren urratsak. Eta horietan lehena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera askotariko erakundeen izaeraren ezaugarrien artean txertatzea dago.

Bide berriak, modu berriak, arlo sozioekonomikoan ere.

Estrategia berriak, beraz. Konpromiso berriak. Konpromisoari erantzuteko molde berriak. Praktika berriak.Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena.

Udalok ere badugu zer egina eta konpromiso zehatzak hartzea dagokigu. Hori horrela, Zaldibiako Udal erakunde honek, honako konpromisoak hartzen dituela adierazten du 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian:

Zaldibiako Udalak:

1. Lehentasunez erabiliko du euskara, bere jakinarazpen eta gainerako erakunde, hornitzaile zein elkarteekiko harremanetan.2. Administrazio publikoen kontratazioetan ziurtagiriak eskatu eta baloratuko ditu.3. UEMA babestu, indartu eta zabaltzen lagunduko du.4. Hitzarmenak sustatuko ditu euskarazko tokiko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko.5. Euskararen erabilera eta presentzia bermatuko du erabiltzen dituen komunikabide guztietan.6. Gazteentzako euskarazko aisialdi zerbitzuak sustatu eta zabalduko ditu.7. Familia eremuetan euskararen erabilera eta transmisioa sustatuko du.8. Migratzaileentzako laguntza ildoak aktibatzen jarraituko du, euskara ikasteko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera izan dezaten.9. Enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak sustatuko du, euskara laneko eta zerbitzuetako hizkuntza izan dadin.10. Herriko gizarte eragile eta euskalgintzarekin batera elkarlanari eutsiko dio.

Zaldibian, azaroaren 21eanUdalbatzak aho batez onartutako adierazpena

]]>
Tue, 03 Dec 2019 12:08:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4239 Tue, 03 Dec 2019 12:08:30 +0100 2019-12-03 2019-12-03 1 4239 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Trafiko Oharra: Santa Fe kalea itxita bihar goizean]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191128/Trafiko_Oharra:_Santa_Fe_kalea_itxita_bihar_goizean/ Udal eraikin berriko lehen solairuaren hormigonatzea dela eta bihar azaroak 29, ostirala, GOIZEKO 8:00etatik eguerdiko 13:00k ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.]]> Thu, 28 Nov 2019 11:52:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4234 Thu, 28 Nov 2019 11:52:11 +0100 2019-11-28 2019-11-28 1 4234 Zaldibiako Udala <![CDATA[Trafiko oharra: Olakosai bidea]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191126/Trafiko_oharra:_Olakosai_bidea/ Bidearen konponketa lanak direla eta, gaur goizetik aurrera (azaroak 26, asteartea) eta aste osoan zehar eragozpenak izango dira Bitoetxe paretik Olakosaiko aparkalekura bitarte. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun hauetan bertatik ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Astebururako lanak erabat amaitzea espero da.]]> Tue, 26 Nov 2019 09:17:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4227 Tue, 26 Nov 2019 09:17:26 +0100 2019-11-26 2019-11-26 0 4227 Zaldibiako Udala <![CDATA[Azaroak 25: Indarkeria Matxistarik ez!]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191122/Azaroak_25:_Indarkeria_Matxistarik_ez!/ Datorren astelehenean dugu Emakumeonganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta horren harira, azaroaren 21ean burututako Ez-Ohiko Bilkuran adierazpen instituzionala onartu zuen Udalbatzak aho batez. Jarraian informazio gehiago.]]> Tokiko gobernuek konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi dugu, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu, honela:

• Zaldibiako Udalak, Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokoloa bere egiten du.• Zaldibiako Udalak, kolektibo feminista eta emakume-taldeekin elkarlanean, Zaldibiari lotutako indarkeria matxistei aurre egiteko plan bat lantzen hasiko da, horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko iraunkor guztiak aktibatuz eta, hobekuntza jarraitua helburu duten jarraipen eta ebaluazio sistemak zehaztuz.• Zaldibiako Udalak, 2020ko aurrekontuak definitzeko unean, berdintasun-unitateei beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoak emango dizkie, eta unitate horiek indartzeko konpromisoa hartzen du. Langile espezializatu eta kualifikatuak edukita, erreparazioaren ikusmoldetik, ikuspegi feministarekin egingo du lan.• Zaldibiako Udalak biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emango die.• Zaldibiako Udalak erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan egingo du.• Zaldibiako Udalak tartean sartutako gainontzeko erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatuko du.• Zaldibiako Udalak formakuntza tailer eta antzekoak antolatuko ditu neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak abian jartzeko, baita nerabe, gazte, neska/mutil eta gizonentzako ikastaroak ere, rol bakoitzari egokitutako gaitegiarekin.• Zaldibiako Udalak talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko lan egingo du, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.• Erakunde honetatik, hau da, Zaldibiako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.• Era berean, Zaldibiako Udalak dei egiten die herritar guztiei, udalerri guztietan eta gurean barne A25 dela-eta antolatuko diren salaketa- eta aldarrikapen-ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.

Zaldibian, 2019 azaroaren 21ean

Ez Ohiko Udalbatzan aho batez onartua

]]>
Fri, 22 Nov 2019 15:23:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4221 Fri, 22 Nov 2019 15:23:55 +0100 2019-11-22 2019-11-22 0 4221 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Ez Ohiko Osoko Bilkura deialdia]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191121/Ez_Ohiko_Osoko_Bilkura_deialdia/ Datorren ostegunean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ospatuko da Bilkura eta jarraian dituzue aztergaiak eta deialdia.]]> MOTA: BEREZIA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2019ko Azaroaren 21a

ORDUA: 17:30 ETAN

LEKUA: BATZAR ARETOA

AZTERGAIAK:

1. 2019ko urriaren 29an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onartzea.2. Zaldibiako udaleko Batzorde Informatzaile Iraunkorra eta Orokorra eratzea onartzea.3. 2019ko Euskararen Nazioarteko egunerako adierazpena onartzea4. Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren adierazpen instituzionala onartzea5. Eh-bilduren udal-taldearen adierazpena, Boliviako egoerari buruzkoa, onartzea

ALKATEA.

]]>
Tue, 19 Nov 2019 14:51:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4219 Tue, 19 Nov 2019 14:51:41 +0100 2019-11-21 2019-11-21 1 4219 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Zaldibia Plazara, hastera goaz]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20191113/Zaldibia_Plazara_hastera_goaz/ Pozesu honenhelburu nagusia herritarren partaidetza ardatz izanda Zaldibiko plaza eraberritzeko gakoak, ideiak, lehentasunak... zehaztea litzateke, etorkizunean garatuko den plaza berriaren oinarriak finkatuz.

1. fasean diagnostikoa egingo da, dauden beharren eta ideien jasoketa, alegia. Horretarako, plazan biltzen diren sektore ezberdinekin saio berezituak egingo dira eta baita herritar guztiei irekitako saioa ere. Jarraian dituzue datak:

Haurrak: azaroak 20, asteazkena, Lardizabal Eskolan

Plazako gurasoak: azaroak 20, asteazkena, 16:30ean Karreanen

Emakumeak: azaroak 20, asteazkena, 18:30ean Karreanen

Adineko herritarrak: azaroak 21, osteguna, 17:00etan Karreanen

Kultur Elkarteak, bestelako Elkarteak eta Ostalariak: azaroak 21, osteguna, 19:00etan Karreanen

Egun horietan zehar herriko komertzioetatik ere pasako dira ekarpenak jasotzera.

SAIO IREKIA: abenduak 12, osteguna, 19:00etan (Antzokian edo Karreanen, eguna hurbildu ahala zehaztuko da)

Saio hauetan, beraz, plazari buruzko ekarpenak egingo dira norbere bizipen eta beharretatik, baita behar kolektiboetatik ere. Jasotako guztia oinarri hartuta, urte berria hastearekin batera ekingo zaio 2. faseari, proposamenak lantzeari herritarrentzako saio ireki baten bidez.

Azkenik, martxoa aldera, espazioaren diseinu berriaren aurkezpena egingo da beste saio ireki batean.

Prozesu hau Hiritik At Kooperatibak gidatuko du, eta ondoan izango du herritarrez eta udal ordezkariez osatutako Talde Eragilea, prozesuaren jarraipen, sustapen eta ebaluazioa egingo duena. Prozesua Zaldibiako Udalak antolatu du, Foru Aldundiaren laguntzarekin.

]]>
Wed, 13 Nov 2019 15:30:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4213 Wed, 13 Nov 2019 15:30:02 +0100 2019-11-13 2019-11-13 0 4213 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Trafiko oharra: Olakosai bidea]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191114/Trafiko_oharra:_Olakosai_bidea/ Bidearen konponketa lanak direla eta, OSTEGUN goizetik aurrera eta asteburu osoan zehar eragozpenak izango dira Olakosai bidean, BITOETXEKO BIDEGURUTZE ONDOTIK GORA. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun horietan ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Eguraldia dela eta, baliteke lanak datorren astearen zeharrera ere luzatzea. ]]> Tue, 12 Nov 2019 11:11:05 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4210 Tue, 12 Nov 2019 11:11:05 +0100 2019-11-14 2019-11-14 1 4210 Zaldibiako Udala <![CDATA[2020rako Ordenantza Fiskalak jendaurrean]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191104/2020rako_Ordenantza_Fiskalak_jendaurrean/ Datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ziren behin-behinean urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran eta ostegunean argitaratu ziren GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Udaletxean aztertu eta erreklamatu daiteke abenduaren 16ra arteko epean.]]> Bere espedientean jasotzen diren beharrezko azterketak eta jarduketa egokiak egin ondoren, Udalbatzak 2019ko urriaren29an egindako bilkuran erabaki zuen ondoren aipatzen diren Ordena tza Fiskalen aldaketak onartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik indarrean jarriko direnak:

— Trakzio mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordenantza fiskala. Tipoak aldatzen dira.

— Jabari publikoen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen duen ordenantza fiskala.

— Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu-erreserba bide publikoan arautzen duen ordenantza fiskala.

— Zerbitzu publikoak eskaini eta ekintza administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hartutako akordioa eta horretarako izapidetutako espedientea jendaurrean erakutsiko dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak araupetzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1artikuluan xedatutakoa beteaz, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN,Udaletxeko iragarki taulan eta probintzian gehien zabaltzen den egunkarietako batean iragarkiak argitara emanez, aipatu artikulu horretako 2. zenbakiak exijitzen duenaren arabera, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udaletxea.

b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak egiteko epea:Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarki hau argitara emaneta hurrengo lanegunetik hasita 30 lanegun.

c) Erreklamazioak egiteko legitimatuta daudenak: uztaila-ren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluak agertzen dituenak.

d)Aurkezteko lekua: Udaletxeko Harrera Bulegoa, bulego orduetan eta Prozedura Administratiboari buruzko legeko 66. artikuluak seinalatzen dituen lekuetan.

e)Erreklamazioak aurkezten zaion Organoa: Udal Batzarra. Informazio hau argitaratzen denetik hogeita hamar lanegunetako jendaurreko epea igaroz gero, inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe, hartutako akordioak behin-betiko onartutzat joko dira, bestelako akordiorik hartu beharrik gabe.

Zaldibia, 2019ko urriaren 30a.—Alkatea.

]]>
Mon, 04 Nov 2019 11:39:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4202 Mon, 04 Nov 2019 11:39:55 +0100 2019-11-04 2019-11-04 1 4202 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Jose Angel Otxoa de Eribe preso politiko ohiaren heriotza dela eta]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191031/Jose_Angel_Otxoa_de_Eribe_preso_politiko_ohiaren_heriotza_dela_eta/ ADIERAZPENA

Jose Angel Otxoa de Eribe euskal preso politiko ohiaren heriotza albistea jaso dugu gaur. Samina eragin digu, edozein heriotza mingarria delako. Baina sentipen hori are mingarriagoa zaigu espetxe-politikak hil duelako, Estatuak ez baitu gizalegez jokatu gaixotasun larri eta sendaezina zuen presoarekin. Amaiera hau bestelakoa izan zitekeen.

Joxe Angel Otxoa de Eriberen familiari eta ingurune hurbilari gure laguntza eta babesa eskaintzen dizkiegu atsekabean. Berandu detektatu zioten gaitza, eta berandu ekin ahal izan zion tratamenduari. Berandu askatu zuten, beranduegi. Gaixotasun larri eta sendaezina duten 21 presoen zerrendako bat zen Jose Angel, eta bera aske uzteko tramite eta gestioak ikaragarri zailak izan ziren.

Premiazkoa da larriki gaixorik dauden presoak lehenbailehen aske uztea. Gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen egoeraren adibide garbia dugu Otxoa de Eriberen heriotza. Pertsonen kartzelaldia luzatzeak haien bizi-itxaropena murrizten du. Azken urteetan euskal preso politikoen kopurua jaitsi egin bada ere, nabarmen hazi da gaixotasunen bat dutenen kopurua. Gaixorik den edozein pertsonak behar ditu arreta berezitua eta ingurune egokia, sendagaiez gain, are gehiago gaixotasuna larria edo sendaezina denean.

Otxoa de Eriberen heriotza salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten diegu herritarrei. Era berean, presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzeko dei egiten dugu, eta bereziki gaixorik larri daudenen alde jarduteko, mendekuan oinarritutako ankerkeria honek berehala amaitu behar baitu. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak premiaz askatu beharko lituzkete, esate baterako, Txus Martin, Kepa Arronategi eta Ibon Fernandez de Iradi. 2019 honetan Juan Mari Maizkurrena eta Oier Gomez hil dira, kartzelak haien gaitza nabarmen areagotu ondoren. Ez dugu nahi hiltzeko atera ditzaten: gaixotasunari aurre egiteko baldintzak eta denbora behar dituzte.

Zaldibian, 2019ko urriaren 29an.

]]>
Thu, 31 Oct 2019 11:20:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4199 Thu, 31 Oct 2019 11:20:25 +0100 2019-10-31 2019-10-31 0 4199 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Goierriko Foru Bidegorrien eraikuntzaren aldeko Adierazpena]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191031/Goierriko_Foru_Bidegorrien_eraikuntzaren_aldeko_Adierazpena/ AURREKARIAK

2011/2015eko agintaldian, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana prestatu, onartu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman zen. Bertan, Batzar Nagusietan ordezkatuta zeuden alderdi politiko guzti-guztiek, Aralar, PP, PSE-EE, EAJ/PNV eta Bilduk aldeko botoa eman zioten, Planak Foru Arau bilakatuz eta berau betetzea loteslea izanik.

Foru Arauaren hitzetan, jendarte aurreratuetan joan-etorriak nabarmen hazi dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainerako administrazio eta gizarte eragileekin batera, motorrik gabeko mugikortasunaren alde egiteko beharra ikusi du, oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatuz. Horrela, bizikletak beste garraiobideen aldean garrantzi handiagoa eta protagonismo gehiago hartzea funtsezkoa da, izan ere, garraiobide biguna da, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra, energiaren aldetik eraginkorra eta arlo sozialean osasungarria eta bidezkoa.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekotzat jo zen bizikletentzako eta oinezkoentzako herriarteko bide sare bat edukitzea, behar bezala planifikatua, eraikia, artatua eta zaindua, Gipuzkoako hirigune nagusiak lotzeko.

Horrela, herrietako eta herriarteko bizikleta bideen azpiegitura multzo moduan ulertu zen eta bederatzi ardatz nagusi edo ibilbidetan banatu zen Gipuzkoa osoa, 3. Ibilbidea, Donostia-Beasain, Goierri lotuko zuena izango zelarik.

Bidegorri hauen eraikuntza, lau urteko bi etapatan programatu zen eta Foru Arauak markatzen zuen etapa bakoitzean zein zati garatuko zen. Horretarako, urtero, gutxi gora behera, 14 miloi euro inbertitzea aurreikusten zen. 2015-2019 agintaldian, ordea, ez da diru-kopuru hori inbertitu eta beraz ez dira planean aurreikusitako lanak epe barruan burutu, tartean Ordizia eta Zaldibia lotzen dituen bidegorria, 2017ko ekainerako gauzatua izatea aurreikusten zena. Dagoeneko 2017-2021ko 2. lau urtekoan sartuta gaude, erdia pasa da eta guk dakigula, ez dago bidea egiteko aurreikuspenik.

Beraz, eta goian azaldutako arrazoi guztiak kontuan harturik, adierazpen hau onartu da aho batez:

ADIERAZPENA

1. Zaldibiako Udalbatzak bat egiten du 2013ko ekainaren 10ean Gipuzkoako Batzar Nagusietan aho batez onartu zen Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana (2013/2021) Foru Arauarekin eta eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari berau betetzea.

2. Zaldibiako Udalbatzak eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planak Goierrirako aurreikusten dituen foru bidegorrien eraikuntza ez baztertzea eta beraien lanei ahalik eta azkarren ekitea.

3. Zaldibiako Udalbatzak eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari 2020ko aurrekontuetan partida bat sor dezala Goierrin 2013/2017ko 1. lau urtekoan eraiki behar ziren bidegorri guztien finantzaketa berma dezan, tartean Ordizia eta Zaldibia lotzen dituena.

4. Zaldibiako Udalbatzak eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planak Goierrirako aurreikusten dituen udal bidegorrien eraikuntza osatzeko 2020ko aurrekontuetan, helburu horri begira eta udalak diruz laguntzeko, partida bat sor dezala.

5. Zaldibiako Udalak adierazpen hau Gipuzkoako Batzar Nagusietara, Gipuzkoako Foru Aldundira, Mugikortasun Sailera, eta Gipuzkoako Bizikleten Kontseilura bidaliko du, eta beharrezko ikusten dituen hartu-emanak hasiko ditu.

Zaldibian, 2019ko urriaren 29an

]]>
Thu, 31 Oct 2019 11:14:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4198 Thu, 31 Oct 2019 11:14:33 +0100 2019-10-31 2019-10-31 0 4198 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Ohiko Osoko Bilkura deialdia]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191029/Ohiko_Osoko_Bilkura_deialdia/ Urriak 29, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan izango da bilkura. Atxikita duzue deialdia gaiordenarekin. Osoko Bilkurak publikoak dira, herritarrak ere bertaratu daitezke.]]> Thu, 24 Oct 2019 15:15:16 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4194 Thu, 24 Oct 2019 15:15:16 +0100 2019-10-29 2019-10-29 1 4194 Zaldibiako Udala <![CDATA[TRAFIKO OHARRA: Ardiki Eguna 2019]]> http://www.zaldibia.eus/iragarkiak/20191026/TRAFIKO_OHARRA:_Ardiki_Eguna_2019/ Larunbatean eta igandean ezarriko diren ondorengo murrizketak kontuan hartze eskatzen da:

Herrigunea ibilgailuentzat itxita

Noiz: larunbata urriak 26,21:00etatik - igandea urriak 27, 22:00etara.•Non: Mediku Etxetik (Santa Fe 21A) Mariaundiñera (Santa Fe 45).

Trafiko murrizketa horrek eragin diezaieken bizilagunei, aipatutako egun eta orduetan, zehaztutako eremuan autorik ezingo dutela erabili jakinarazten diegu.

Aparkamendu debekua:

Noiz: larunbata urriak 26, 21:00etatik aurrera•Non: Bego merzeriatik (Santa Fe 23) Estanko arte (Santa Fe 29)

Ibi iraunkorra:

Santa Fe 30, 35, 39 eta 58 atarietan IBI iraunkorra duten bizilagunek, eta beraien ardurapean, aurkako norazkoan ibilgailuak sartzeko behin behineko baimena izango dute, trafiko mozketak irauten duen bitartean.

Autobus zerbitzua:

]]>
Tue, 22 Oct 2019 09:40:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4189 Tue, 22 Oct 2019 09:40:40 +0100 2019-10-26 2019-10-26 0 4189 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Hilerria txukuntzeko AUZOLAN deialdia larunbaterako]]> http://zaldibia.eus/albisteak/20191026/Hilerria_txukuntzeko_AUZOLAN_deialdia_larunbaterako/ Auzolanerako deia luzatu nahi dugu urriaren 26, larunbaterako. Zaldibiako hilerrian txukunketa lan orokorrak burutzea da helburua. Edonork burutu ahal dituen lanak egin asmo dira. Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei auzolanean parte hartzera.]]> Garbiketa, pintaketa, belar lanak burutuko dira gehienbat. Txukunketa lan orokorrak burutu asmo dira hilerrian.. Goizeko 9:00etan hilerrian bertan biltzeko deia luzatzen dugu.

Lanerako arropa egokia eta borondatea ekartzea besterik ez da behar. Gainerako tresneria Zaldibiako Udalak jarriko du.

]]>
Mon, 21 Oct 2019 23:18:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4187 Mon, 21 Oct 2019 23:18:02 +0100 2019-10-26 2019-10-26 1 4187 Zaldibiako Udala
<![CDATA[Zaldibi Plazara, Plaza eraberritzeko partaidetza prozesua]]> http://www.zaldibia.eus/albisteak/20191027/Zaldibi_Plazara_Plaza_eraberritzeko_partaidetza_prozesua/ Ostiral honetarako iragarri bagenuen ere, azkenean ARDIKI EGUNAren baitan egingo da azaroan hasiko den partaidetza prozesuaren aurkezpena. Plazan bertan kokaturiko gune batean, 11:00etatik 13:00etara prozesuari buruzko azalpenak emango zaizkie gerturatzen diren herritarrei eta plazako argazki zahar eta berriagoak egongo dira ikusgai.]]> Mon, 21 Oct 2019 10:58:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4185 Mon, 21 Oct 2019 10:58:25 +0100 2019-10-27 2019-10-21 1 4185 Zaldibiako Udala