• 14
    API
    2019

    Apirilak 13an Errenderin ospatu zen xake txapelketa erraldoiak Xake Zaldibiko ordezkaritza bikaina izan zuen.Guztira 55 xakelarik parte hartu zutelarik , Zaldibi aldetik bederatzi xakelari gazte inguratu ziren, 3 infantil mailan ( Wael, Adil eta Nikolas) eta beste 6 alebinak ( Greatine, Anartz, Harri, Maren,Mikel eta Manu). Egun ederra pasatzeaz gain, Harrik Hirugarren saria lortu zuen infantil mailan (naiz bera alebina izan), egun osoan maila onean aritu ondoren ( gaur egungo  13 urtez azpiko Gipuzkoako txapeldunaren aurka galdu zuen bakarrik ). Mikel eta Nikolas ere lehenengo maietan ibili ziren egun guztian zehar.

     

    ERRENDERIN ERE EZAGUTZEN DUTE XAKE ZALDIBI
    Errenderin ere Xake Zaldibiko kamisetak
  • 16
    MAR
    2019
    Mutur muturrean Goierriko eskolarteko xake txapelketan
    xake zaldibiko kideak gustora Beasainen

    Martxoak 1 eta 15 an Beasainen jokatu den eskolarteko bakarkako xake txapelketan Xake Zaldibik lortu ditu ohorezko postu gehienak.Infantiletan, Wael el Bouni eta Nikolas Contrerasek lortu dute maiatzean Donostian jokatuko den fase finalerako txartela. Alebinetan berriz, Harri Rodriguez eta Anartz Trapero sailkatuta daude eta Darius Begera eta Mikel Avilak ere seguruenik Donostira joateko aukera izango dute.

  • 23
    OTS
    2019

    Beasainen jokatu zen eskolarteko taldekako xake txapelketan , inoiz ez bezelako giroa sortu zen . Alfil elkartea erabat bete zen parte hartu zuten 47 ikasleekin eta xakean aritzeko giro oso espeziala sortu zen. Xake Zaldibik , 4 talde eraman zituen bertara, bata infantila eta 3 alebinak.Infantil mailan beste talderik aurkeztu ez zenez zuzenean Donostian jokatuko den fase finalerako txartela lortu zuten. Alebinetan berriz emaitza ezin hobea lortu zuten Zaldibitarrek eta 3 lehenengo postuetan sailkatu ziren. Donostira joateko bi txartel bakarrik zeudenez , Lardizabal A eta Lardizabal B taldeak joango dira maiatzak 5 an fase finala jokatzera.

    Giroa oso ona, emaitza ezin hobea Beasaingo eskolarteko xake lehian
    aurpegi berriekin baino ihaz bezela 3 talde joango dira donostira
  • 14
    OTS
    2019

    Bihar ostiralak 15 Beasainen ospatuko den eskolarteko xake txapelketak, lau talde izango ditu Xake Zaldibi ordezkatzen. Infantiletan ,Wael, Adil ,Nikolas eta Ekhik osatuta iada Donostian jokatuko den fase finalerako txartela lortuta daukate . Alebinetan berriz, Lardizabal A (Darius,Beñat, Harri, Anartz) Lardizabal B (Younes, Greatine,Hegoi, Manu) eta Lardizabal C ( Martin, Maite,Naia eta Maren)  taldeak , Beasain ;Ormaiztegi,  Lazkao eta Ordiziko taldeen aurka aritu beharko dira. Jokoan, bi postu Donostiko fase finalera sailkatzeko

    Goierriko eskolarteko xakera 4 talde eramango ditu xake zaldibik
    Ihaz bezela , aurten ere sailkatzeko asmotan xake zaldibikoak
  • 06
    URR
    2018

    Espero zen bezela aparteko giroan ospatu zen goierriko lehen xake txapelketako azken saioa. Goizeko hamarretan hasi eta iha ordubata bitartean luzatu ondoren lehenengo sailkatuen izenak jakin genituen :Harri Rodríguez gertatu zen irabazle 14, 5 punturekin ( 14 partida irabazi eta 1 berdindu ). Bere atzetik beste bi zaldibitar Wael elboudi eta Anartz trapero 10,5 punturekin.

    Zaldibiko saioan , Wael ( Zaldibia 4,5 puntu) Harri ( Zaldibia 4,5 puntu) eta Oier Sarasketa ( Zumaia 4 puntu) sailkatu ziren aurreneko postuetan.

    Santa Fe egunean erabaki zen Zaldibian Goierriko 1.xake txapelketa
    Hiru lehenak, zaldibikoak
  • 05
    URR
    2018

    Duela bi aste Lazkaon hasi  eta Beasaindik igaro ondoren goierriko lehen xake txapelketak amaiera izango du bihar Zaldibian ( 10:00 herriko plazan) . Herriko festak direla eta giro espeziala sortuko dela espero dugu .Partehartzaileen aldetik, azken saiorako goierriko jokalariez gain eskua pixka bat ireki eta Zumaia , Arrasate eta Azkoitiko gazteak ere izango ditugu .Bestalde.Zaldibiko Udalak babesturik , partehartzaile bakoitzak poltsa polit bat jasoko du oroimen gisara eta Zaldibian 3 lehen sailkatuak garaikur bana.

    Dena prest Zaldibian biharko xake festarako
  • 30
    IRAI
    2018

    Atzo jokatu zen Goierriko xake txapelketako bigarren saioan , Lazkaon gertatu zen bezela, Zaldibiko jokalariak gertatu ziren protagonista nagusiak. Lehenengo partidatik hasita xake zaldibiko kamiseta txuriak ikusi genituen aurreneko maietan.Harrik lehenengo maian hasi eta bertan bukatu zuen partida guztiak irabaziz.Anartzek saio ederra osatu ondoren eta azkeneko partidan Nikolas ataundarra (aurki xake zaldibiko kidea izango dugu) gainditu ondoren bigarren sailkatu zen eta zaldibitarren arteko lehian, Younesek ezustekoa emanez Dariusi irabazi eta hirugarren postua lortu zuen.

    Beasainen ere lehenengo postuak xake zaldibiko jokalarientzako
    Beasainen ere xake zaldibikoak lehiakor
  • 24
    IRAI
    2018

    Harri txapeldun, Adil bigarren eta Anartz bosgarren. Hegoi eta Greatine ere bikain aritu ziren. Waelek zorte pixka bat falta izan zuen . Younes eta Ekhi gogotsu.

    Xake Zaldibiko jokalariak mutur muturrean Lazkaon
    Zaldibitarrak lazkaon.Ekhi eta Hegoi falta dira
  • 07
    IRAI
    2018

    Gipuzkoako xake federazioak antolatutako goierri mailako xake jaialdiak Zaldibiko festetan izango du aurten amaiera.Aurreko bi larunbatetan Beasainen eta Lazkaon jokatu ondoren pil pilean iritsiko dira Zaldibira bertan espero diren 50 bat partaideek.Sariak berriz, bertsolariak banatuko dituzte festari amaiera emanez.

  • 18
    EKA
    2018

    Kutxak antolatutako xake txapelketa famatuan , lehen taldeko alebinak ( Harri, Ekain, Ander eta Darius) laugarren postua lortu zuten podiuma eskuekin ikutu ondoren. Bigarren taldekoek, aizken orduko ezusteko baten ondorioz bi jokalarirekin bakarrik parte hartu behar izan zuten (Maria, Anartz) .

    Xake Zaldibiko alebinak ondo Azkoitin
    xakelariak bukaerako ospakizunetan

Boletina

ZaldibiaTB