• 28
    UZT
    2020

    Joan den ekainean jokatu berri den Kutxabank gaztedi xake txapelketan Xake Zaldibiko 4 kide izan ditugu partaide. 12 urte azpiko mailan, Andrés eta Manuk parte hartu dute, 14 urte azpikoetan berriz, Nikolas eta Harrik.Txapelketa lau saiotan ospatu da ,ekaineko larunbat bakoitzeko bat. Saio bakoitzean 3 irabazle gertatu dira eta postuak kontutan harturik, irabazle orokor bat maila bakoitzean.12 urte azpiko lehian,Manu eta Andrés oso maila politean ibili dira 30. postuetan murgilduz, ia 100 partaide zeudelarik. 14 urte azpiko mailan, berriz,Harri txapeldun orokorra gertatu da smartwatch eder bat irabaziz eta Nikolasek lehen egunean lortutako 3. postuari esker xakeko materiala jasoko du opari gisa. 

  • 07
    URR
    2019
    Goierriko 2. xake festa borobila Zaldibian
    Hiru lehenak,Gipuzkoako xake lehendakaria eta JM Rodríguez

    Zeruari begira baino giro ederrean ospatu zen atzo Zaldibiko plazan Goierriko 2. xake festa.Espero zen bezela goierriko herri ezberdinetatik inguratu ziren xakelari gazteak, Ordizia, Beasain , Itsasondo,Lazkao eta Ataundik.Pasaia eta Oiartzundik ere etorri ziren beste bi. Goizeko hamarretan hasi eta ordubatak bitartean buru belarri xakean aritu ondoren Harri Rodríguez Zaldibiarra gertatu zen irabazle .Julen Pérez Ordiziarrak (bigarren) eta Beñat Garmendia Zaldibiarrak (hirugarren) osatu zuten podiuma. 

  • 30
    IRAI
    2019

    Ihaz bezela, aurten ere Zaldibiko festetan ospatuko da Goierriko xake festa.Inguruko herriko xakelariak izango ditugu herrian Santa Fe egunean.Goizeko 10 tan hasi eta eguardirarte arituko dira.Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markina ere han izango dugu sariak banatzen.

  • 17
    EKA
    2019

    Atzo Azkoitian ospatu zen gaztedi xake finalak aparteko giroa utzi zigun. Gipuzkoa osotik lehendik sailkatuta zeuden 128 jokalarik hartu zuten parte eta horietatik 11 xake zaldibikoak , 3 taldetan banatuak. Hona informazio osoa.

    Giro bikaina gaztedi xake finalean
    xake zaldibiko kamisetak Azkoitin ere ikusi genituen
  • 12
    EKA
    2019

    Ekainak 16 igandean Azkoitin ospatuko den kutxak antolatutako gaztedi  finalean xake zaldibiko 3 talde arituko dira lehian. Haundiak maialan , Nikolas,Julen,Wael,Adil eta Ekhik parte hartuko dute, Irabazleak izenpean. Txikiak mailan berriz, Xake zaldibi  ( Harri, Anartz, Darius eta Beñat) eta M-ak taldeak ( Mikel, Manu, KImetz eta Maren) izango ditugu lehian.Gipuzko mailan antolatzen den xake txapelketa ospetsuena izanik , gogotsu  dijozte xakelari gazteak .Ihaz podiuma oso gertu izan zuten , baino ziurtatuta dagoena egun ederra pasatuko dutela .Igandean beraz, Azkoitira

    Datorren igandeko gaztedi finalean xake zaldibik 3 talde izango ditu
    Ihaz bezela Azkoitira ondo pasatzeko asmotan
  • 02
    EKA
    2019

    Aparteko giroan ospatu zen atzo Zaldibian urteroko xake festa. Eguraldia lagun, goizen goizetik bildu ziren xakelariak Zaldibiko plazan , Anibal jokalari trebeari aurre egiteko asmotan. 20 jokalari konbokatuta bazeuden ere azken orduan 18 xakelari aritu ziren Azkoitiarraren kontra.Erronka latza , batetik ihaz baino jokalari gehiago zirelako eta bestetik, hauen maila ere nabarmen igo egin delako. Anibalek bukaeran esan zigunez nahiz eta gozatu, oso gogorra egin zitzaion maila oneko jokalari askoren kontra aritzea eta unara batzuetan konzentrazioa galdu egin zuela aitortu zigun.

    Atzo Zaldibian, xakea protagonista
    Anibalek lan asko izan zuen atzo
  • 30
    MAI
    2019

    Urtero bezela, Xake festa polit bat antolatu da datorren larunbaterako (ekainak 1) .Ihaz bezela Anibal Azkoitiko xake jokalari trebea etorriko da eta bertako jokalarien kontra arituko da . Forma onean datorrela eta (taldeka Gipuzkoako mailarik altuenera igo dira aurten ) erronka zailxeagoa jarri diogu eta ihaz 13 jokalarien kontra aritu bazen aurten 20 izango ditu aurrez aurre. Ez dago esan beharrik bere mailaz aparte konzentrazio haundia erakutsi beharko duela erronkari aurre egiteko. Partidak goizeko 11-tan hasiko dira herriko plazan , eta eguraldia lagun giro espeziala sortzea espero da.

  • 18
    MAI
    2019

    Atzo Beasainen jokatu zen Gaztedi xake txapelketako zonalean, Xake Zaldibik finalerako 3 talde sailkatzea lortu zuen. Haundiak mailan talde bakarra agertu zen Irabazleak izenarekin , Nikolas, Wael, Adil eta Ekhik osatuta, eta beraz partidarik jokatu gabe lortu zuten finalerako txartela.

    Hemen duzue informazio osoa.

    Gaztedi finalerako 3 talde sailkatu ditu Xake Zaldibik
    Ihaz bezela xake zaldibikoak azkoitiko finalean izango gara
  • 01
    EKA
    2019

    Urtero bezela, datorren ekainaren batean xake festa polit bat ospatuko dugu Zaldibian . Ihaz bezela, Anibal xake jokalari haundia izango dugu gurekin bertako 20 jokalarien kontra aritzeko prest. Xake zaldibiko jokalariak eta guraso batzuek ere bai .

    Ekainaren 1ean xake festa Zaldibian
    Ihaz bezela Anibal xake jokalaria izango dugu Zaldibian
  • 06
    MAI
    2019

    Igandean jokatu zen Gipuzkoako eskolarteko taldekako txapelketan, Lardizabal A taldeak (Harri, Anartz,Darius eta Mikel ) hirugarren postua lortu zuen bigarren postutik puntu erdira gelditu zelarik.Lardizabal B taldea (Manu, Martin,Greatine eta Maren) 13. sailkatu zen eta infantiletan (NIkolas,Wael,Adil eta Ekhi) bostgarren sailkatu ziren.

    Lardizabal,Gipuzkoako 3.a xakean
    xake zaldibikoak Donostian ere ikusteko moduan