• 02
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Legazpiko Xakean Harri Rodriguez zaldibitarra lehehengo sailkatua
    Harri Rodriguez

    Pasa den igandean, apirilak 30, Legazpiko Santikutz Xake Elkarteak antolatuta suitzarerako Bakarkako Xake Txapelketan, 14 urte azpiko kategorian, 2007.urtean jaiotako Harri Rodriguez zaldibitarrak irabazi zuen.

    Ez da lehenengo aldia txapelketaren bat irabazten duela, aurtengo apirilean ere Donostian ere kategori berdinean lehenengoa sailkatu baitzen.

    Azken urte hauetan, Jesus Rodriguez zaldibitarraren ardurapean, herriko ikasle asko parte hartzen ari da Xakeko tailerrean. Aurtengo ikasturtean, parte-hartzea handiago da eta Goierriko eskola kirolako programan parte hartu dute eta 6.mailako ikaslea den Ekhi Garmendia, Gipuzkoako txapelketarako sailkatu da.

    Zorionak Harri, Ekhi eta Xakeko tailerrean parte hartzen zareten guztiei. Hasitako bidetik jarraitzera animatzen zaituztegu.

    Bukatzeko, eskerrak eman nahi diogu Jesus Rodrigez zaldibiarrari, urte hauetan Zaldibian, Xake jarduera sustatzeko egiten ari den lanarengatik.