• 22
    OTS
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Beasainen jokatzen ari den eskola arteko txapelketan Lardizabalgo bi taldek hartu dute parte. Bihar ostirala 23 an jokatuko dira azken partidak eta erabakiorrak gertatuko dira orain arte sailkapeneko lehen postuetan kokaturik bait daude talde zaldibitarrak.

    Esan bezala, azken partidak jokatzeko falta direnean , lehenengo bi postuetan Zaldibiko bi taldeak agertzen dira.

    Lardizabal A taldea , Adil, Wael, Darius, Maria eta Anartzek osatzen dute. Lardizabal B taldea berriz,Ekain, Beñat, Ander eta Harrik osatzen dute.Azpimarragarria da , A taldean Anartz benjaminak ( Mariak ezin zuelako) jokatu duela eta nola gainera ! Jokatutako partida guztiak irabazi ditu!.

    Ea bada horrela jarraitzen duten eta Donostian jokatuko den Gipuzkoako eskola arteko txapelketarako txartela lortzen duten bi taldeek.

    Bestalde , atzo jokatu ziren Zaldibiako 2. txapelketako lehenengo partidak eta emaitzak hauek izan ziren :

    Adil-Wael   0-1

    Ander - Julen 0-1

    Beñat -Harri  0-1

    Bianditz - Ekhi 1-0

    Darius- Ekain 0-1

    Maria- Anartz 1-0

    Gaur bostaterditan beste partida era interesgarri bat jokatuko da : Anartz - Karratu. Beti bezela kultur etxe zaharrean xakeko txokoan.

Boletina

ZaldibiaTB