• 24
    OTS
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Goierriko eskola arteko xake txapelketan , Lardizabal B taldeko jokalariak txapeldun suertatu ziren atzo Beasainen . Lardizabal A taldekoak berriz bigarren postuan sailkatu ziren eta bi taldeek Gipuzkoako eskolarteko xake txapelketan parte hartzeko eskubidea lortu dute

    Lardizabalgo alebinak xakean txapeldun Beasainen
    Gipuzkoako xake lehendakaria xake zaldibiko bi taldeekin

    Azken partidak jokatu ondoren ,sailkapena oso argi geratu zen aurreneko bi postuetan .Lardizabal B taldeak ( Ekain, Beñat, Ander eta Harri) 18,5 puntu lortu zituen. Lardizabal A taldeak ( Adil, Wael, Darius, Anartz) berriz 16,5 puntu. Hirugarren posturako Ormaiztegiko San Andres eta Lazkaoko San Benito 7,5 punturekin berdinduta gelditu ziren.

    Sari banaketari Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markinak ekin zion Beasainen ikusi zuen kirol maila eta giro ezin hobea azpimarratu zituelarik