• 19
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Goierriko txapelketan maila ona erakutsi ondoren Donostian jokatuko den Gipuzkoako xake txapelketan parte hartuko dute Zaldibiko xakelari gazteek. Apirilak 21 eta 22 an Gros xake taldeko aretoetan ospatuko da txapelketa. Zaldibitik parte hartuko duten jokalariak hauek dira : Harri , Beñat , Ekain , Wael  eta Adil  .Hauek bakarka eta taldeka parte hartuko dute eta  Ander , Maria eta Anartzek berriz taldeka bakarrik

    Bakarkako txapelketa larunbatean jokatuko da . Bi saioetan , goizez hamarretatik ordubatak bitartean eta arratsaldez ordubitatik lauak arte. Taldekakoa berriz igandean hamarretatik ordubata bitartean.Sarrera doain da eta bakarren bat animatzen bada hau da txapelketa ospatuko den helbidea : Gros xake taldeko aretoak, Karmelo Balda frontoiaren goikaldean, Anoeta estadioaren aurrean.