• 22
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Larunbata eta igandean ospatu diren Gipuzkoako txapelketetan Zaldibiako xakelari gazteek oso maila ona erakutsi dute.Larunbatean , bakarkako txapelketan erdi mailan kokatu ziren eta igandean podiumetik puntu erdira gelditu ziren laugarren postuan.

    Asteburu bikaina Gipuzkoako txapelketan Zaldibiako xakelarientzat
    xake zaldibiko partaideak donostian

    Aurtengo txapelketa oso gendetsua gertatu da. 535 jokalariek parte hartu dute. Azaroan hasi ziren kanporaketak eta asteburu hontako finalera 40 jokalari iritsi ziren . Zaldibiak bost partaide eraman zituen goierriko postu guztiak eskuratu zituelarik. Lortutako postuak ere onak izan dira : Harri 14. (irabazita zeukan azken partidan akats haundi bat egin ez bazuen 10 onenetan sailkatuko zen) Adil 23. Ekain 26. eta Wael 28. geratu ziren. Beñatek, gaixoturik, txapelketa utzi behar izan zuen. Gogoan eduki behar da aurreko postuetan sailkatu ziren guztiak alebinak baina bigarren urtekoak zirela eta gure gehienak berriz aurreneko urtekoak.

    Taldeka berriz podiuma oso gertu ikusi zuten Lardizabal B taldekoek ( Ekain, Ander, Harri eta Anartz). Puntu erdira gelditu ziren. Lardizabal A taldekoek ( Adil, Wael, Darius eta Maria) 11. postuan sailkatu ziren. Kontuan eduki behar da alde batetik bi taldeak nahiko orekatuak egin zirela eta bestetik lehen esan duguna, gure jokalari gehienak lehenengo urtekoak direla.Beraz esan liteke etorkizunari begira baikor izan gaitezkela.