• 30
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Legazpin jokatutako alebin mailako txapelketan xake zaldibiko kidea den Harri Rodriguez gertatu da txapeldun. Zaldibiko beste bi partaide ere gerturatu dira Legazpira eta maila ona erakutsi dute. Anartz Trapero bost onenetan sailkatu da eta Younes berriz hamabigarren. Bestalde , Wael eta Adil , urte bat zaharragoak direnez helduekin batera jokatu behar izan dute txapelketa. 

    Xake Zaldibiko Harri Txapeldun Legazpin
    Harri pozik bere sariarekin

    Beste behin, ilusioz beterik ekin diote Zaldibiko xakelari gazteek erronkari eta arratsalde ederra pasatu dute. Harrik, bost puntu lortu ditu (bostetik bost). Seguru eta maisutasunez aritu da arratsalde osoan. Anartzek  hiru puntu lortu ditu , ederki jokatu duen arren, akats haundi xamarrak ere egin ditu eta ez du podiumean sartzerik izan. Younesek berriz gorakada nabarmena eman du eta bi puntu terdikin hamabigarren sailkatzea lortu du.

    Wael eta Adilentzat berriz esperientzia berria izan da helduekin jokatu beharra eta seguro gaurkoan ere asko ikasiko zutela.

    Zaldibiko txapelketa pil pilean dagoen onetan eta Azkoitiko kutxa txapelketa atarian esperientzi ezin  hobea  suertatu da gaurkoa.

Boletina

ZaldibiaTB