• 20
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibiko 2. xake txapelketa finalerdietan sartu da
    Zaldibiko xakeak badu etorkizuna

    Ekaina inguratzen ari da eta xakeko egitaraua pil pilean dago. 

    Zaldibiko 2. xake txapelketan baditugu iada finalerdiak jokatuko dituzten jokalarien izenak : Julenek Ekainen kontra jokatu beharko du eta Harrik berriz Waelen aurka.

    Ihaz bezela bi partida jokatuko dituzte elkarren aurka bata pieza txuriz eta bestea beltzez. Berdinketa gertatu ezkero beste partida bat jokatuko lukete ritmo biziagoan finalera nor sailkatuko litzateken erabakitzeko.

    Ekainak 9an xakeko festa ospatuko dugu berriz.Ihaz bezela Gipuzkoako xake lehendakariak bere indarrak Zaldibiko jokalariekin neurtuko ditu eta ondoren sari banaketa eta bazkaria izango dira.

    Bestalde, maiatzak 27an kutxak antolatzen duen taldekako txapelketara  Xake Zaldibik 3 talde eramango ditu. Sailkatze fasea Beasainen ospatuko da eta aurrera jarraitu ezkero ekainak 17 an fase finala Azkoitian jokatuko da.