• 27
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Beasainen jokatu den Kutxa txapelketako sailkatze fasean, Zaldibiko bi talde suertatu dira aurreneko bi postuetan eta ondorioz ekainaren 17an Azkoitian ospatuko den finalerako txartela lortu dute. Taldeak , Lardizabal A (Harri, Ekain,Darius, Ander) eta Lardizabal B (Beñat,Wael,Adil eta Anartz) oso sendo ibili dira goiz guztia eta  16 eta 15,5 punturekin lehenengo bi postuetan sailkatu dira. Hirugarren San Benito A taldea sailkatu da 11,5 punturekin.Zaldibiko 3. taldea  (Younes,Irular,Greatine eta Jose Angel Lazkaotarra) ere bikain aritu da jokalariak duela gutxi hasi direla kontutan hartuta eta bosgarren tokian amaitu dute 5,5 punturekin

    Kutxak antolatutako txapelketan Xake Zaldibik bi talde sailkatu ditu finalerako
    Xake zaldibiko jokalariek dominak maite dituzte

    Bestalde,Zaldibiko 2. xake txapelketa aurrera doa eta iada baditugu finalistak (Julen eta Harri) eta hirugarren eta laugarren postuaren bila jokatuko dutenak ( Ekain eta Wael). Ekainaren 9an xakeko festa ospatuko dugu eta Gipuzkoako xake lehendakaria etorriko da Zaldibira bertakoen kontra aritzea eta sariak banatzea.