• 07
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibiko 2. xake txapelketako finala larunbatean ospatuko da
    Anibal bere maixutasuna erakusteko prest dator

    Anibal Fernández Azkoitiko xake jokalari bikaina eta Fernando Markina Gipuzkoako xakeko lehendakaria izango dira larunbatean Zaldibin. Anibalek Zaldibiko 15 jokalariei egin beharko die aurre. Fernandok berriz sariak banatuko ditu . Gogoratu ihaz Fernando 12 jokalarien kontra aritu zela eta 11 partida irabazi eta bat galdu zuela.Aurten ,jokalariak urte bat gehiago dutenez Fernando ez da "ausartu" eta Anibal Fernández txapeldunak ekingo dio lanari.

    Bestalde erabakitzeko dago aurtengo Zaldibiko txapeldunaren izena . Julen eta Harri  oso parekatuta dabiltzate  eta dagoeneko bakoitzak partida bat irabazi du .Ostiral arratsaldean jakingo dugu irabazlearen izena. 3 eta 4. postuak berriz finkatu dira dagoeneko, Waelek Ekaini irabazi eta hirugarren sailkatuko da aurten.

     

    Larunbateko festa irekia izango da, Zaldibiko plazan jokatuko dira partidak eta hauek bukatutakoan sari banaketa eramango da aurrera. Jokalari guztiak izango dute bere saria. Gero bazkaria elkartean. Eguraldi ona ere eskatuko genuke...