• 10
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Xakeko finala, festa haundi bat
    zaldibiko xakelariak irabazitako sariekin

    Anibal Fernández , Azkoitiko xakelari bikaina , Zaldibiko 15 xakelariren kontra aritu zen goiz guztian Zaldibiko plazan.Eguraldiak gehiegi lagundu etzuen arren , giro ederra sortu zen herrian . Saiakera luze baten ondoren, Anibal pixkanaka Zaldibiko jokalariak gainditzen joan zen baina hala ere 3 partaidek lortu zuten berdinketa lortzea.

    Irular, Julen eta Harrik, oso serio aritu ondoren , lortu zuten puntu erdia (guztira 12 partida irabazi zituen Anibalek eta hiru berdindu) eskuratzea .Anibalen esanetan oso maila ona erakutsi zuten Zaldibiko gazteek eta maila altuko saiakera egin zutela adierazi zuen.

    Bestalde Zaldibiko 2. xake txapelketako azken partida ostiralean jokatu zen eta ihaz bezala Harri gertatu zen garaile. Bigarren , Julen, hirugarren Wael eta laugarren Ekain sailkatu ziren lehenengo postuetan. Sariak banatzera Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markina Donostiarra etorri zen eta aurkitu zuen giro ederra azpimarratu zuen. 

    Gero bazkari eder baten ondoren berriro aurrera begira, datorren igandean Azkoitira joango bait dira Zaldibiko bi talde " Izan ezberdin " kutxak babesten duen txapelketan parte hartzera. Gipuzkoa osoko talderik onenak han izango dira eta Zaldibitarrak onena eskeini beharko dute topatuko duten mailari egokitzeko.

Boletina

ZaldibiaTB