• 18
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Kutxak antolatutako xake txapelketa famatuan , lehen taldeko alebinak ( Harri, Ekain, Ander eta Darius) laugarren postua lortu zuten podiuma eskuekin ikutu ondoren. Bigarren taldekoek, aizken orduko ezusteko baten ondorioz bi jokalarirekin bakarrik parte hartu behar izan zuten (Maria, Anartz) .

    Xake Zaldibiko alebinak ondo Azkoitin
    xakelariak bukaerako ospakizunetan

    Azkoitiko Gurea frontoian aparteko giroa sortu zen . 110 jokalari gerturatu ziren Gipuzkoa osotik barrena xake txapelketa ospetsu  honetan  parte hartzeko asmotan . Hamar arbitro , 20 delegatu ,organizazioko beste hainbeste eta guraso pila batek frontoiak gainezka egitea lortu zuten.

    Xake Zaldibiko lehen taldea ederki aritu zen goiz guztian zehar. Harri eta Darius oso sendo ibili zirelarik, lehenik Gros B taldea kanporatu zuten eta final laurdenetan sartu, gero Arrasateko Arlutz  taldea bidetik kendu eta finalerdietarako sailkatu ziren.Finalerdietan gerora txapeldun gertatuko zenaren aurka (Gros A) galdu eta 3 eta 4. postuetan irabazita zeuzkaten bi partidak ihes egin zuten eta hirugarren postua Mutrikura joan zen.

    Bigarren taldekoek , esan degun bezela bi jokalari gutxigokin, gogor leiatu ziren eta bukaera arte etzuten amorerik eman.