• 07
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gipuzkoako xake federazioak antolatutako goierri mailako xake jaialdiak Zaldibiko festetan izango du aurten amaiera.Aurreko bi larunbatetan Beasainen eta Lazkaon jokatu ondoren pil pilean iritsiko dira Zaldibira bertan espero diren 50 bat partaideek.Sariak berriz, bertsolariak banatuko dituzte festari amaiera emanez.

    Kartelan 12 urtez azpikoentzat jartzen duen arren , 13 urtez azpiko edozeinek hartu ahalko du parte.Hasiera baten Lazkao , Beasain eta Zaldibiko  haurrentzako dago pentsatuta baino lekurik egon ezkero goierriko beste herritakoek ere parte hartzeko aukera izango dute. Guztira 50 edo 60 partaide espero dira eta horietatik 12 bat Zaldibikoak.Kontutan hartu behar da posible dela Beasainen bakarrik edo Zaldibin Bakarrik parte hartzea baino sailkapen orokorrean aurrean egoteko komeni dela hiruretan egotea.

    Bestalde, Gipuzkoako xake lehendakariak dioenez ez da beharrezkoa maila altua edukitzea parte hartu ahal izateko, xakeaz gozatzeko gogoa besterik ez da behar.Parte hartzeko Xake Zaldibiko edonorekin arremanetan jarri zaitezkete edota kultur etxeko Lurdesekin.

Boletina

ZaldibiaTB