• 24
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Harri txapeldun, Adil bigarren eta Anartz bosgarren. Hegoi eta Greatine ere bikain aritu ziren. Waelek zorte pixka bat falta izan zuen . Younes eta Ekhi gogotsu.

    Xake Zaldibiko jokalariak mutur muturrean Lazkaon
    Zaldibitarrak lazkaon.Ekhi eta Hegoi falta dira

    Aurreko larunbatean goierriko lehen xake txapelketako lehen saioa ospatu zen Lazkaon . Azken orduan izena emanda zeuden jokalari batzuek azaldu etziren arren 35 bat lagun bildu ziren Lazkaoko frontoian eta 3 bat orduz elkarren artean lehiatu ziren aparteko giro bat sortuz.

    Zaldibiko jokalariek hasieratik lehenengo maietan kokatzen joan ziren. Harri , Adil, Anartz eta Greatinek aurreneko 3 puntuak lortu zituzten. Laugarren partidan Zaldibitarren arteko leia suertatu zen . Harrik  Greatine hartu zuen menpean eta Adilek Anartz menderatu zuen baita ere.Azken partidan erabakiko zen txapelduna Harri eta Adilen artean .Harrik irabazi zuen arren Adilen poza bere lehen kopa eskuratzerakoan oso nabaria zen.

    Sailkapena lehen postuetan horrela geratu zen : Txapeldun Harri ( Zaldibia 5 puntu) .Bigarren Adil ( Zaldibia 4 puntu) Hirugarren Nikolas Contreras ( Ataun 4 puntu) laugarren Ganix Tapia ( Lazkao 4 puntu) bosgarren Anartz trapero ( Zaldibia 4 puntu).Beste Zaldibitarrak atzeraxeago .

    Aurreikusita zegoen Lazkaoko alkateak ekingo ziola sari banaketari baino azken unean etzuen etortzerik izan eta Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markinak bete zuen lana.

    Datorren larunbatean , irailak 29 Beasainen ospatuko da bigarren saioa.