Atzo jokatu zen Goierriko xake txapelketako bigarren saioan , Lazkaon gertatu zen bezela, Zaldibiko jokalariak gertatu ziren protagonista nagusiak. Lehenengo partidatik hasita xake zaldibiko kamiseta txuriak ikusi genituen aurreneko maietan.Harrik lehenengo maian hasi eta bertan bukatu zuen partida guztiak irabaziz.Anartzek saio ederra osatu ondoren eta azkeneko partidan Nikolas ataundarra (aurki xake zaldibiko kidea izango dugu) gainditu ondoren bigarren sailkatu zen eta zaldibitarren arteko lehian, Younesek ezustekoa emanez Dariusi irabazi eta hirugarren postua lortu zuen.
Bigarren saioan uste baino jokalari gutxiagok parte hartu zuten arren , giro onean igaro zen arratsaldea . Zaldibitik 10 jokalari inguratu ziren Beasaina eta esan bezela protagonista nagusiak. bilakatu ziren . Etzuen hutsik egin Gipuzkoako xake lehendakariak ezta Beasaingo kirol eta kultura zinegotziak .Organizazioa Josu Astigarraga buru zuelarik , ona eta sailkapena onako hau .
lehenengo postuan Harri Rodríguez ( Zaldibia 5 puntu )
Bigarren Anartz Trapero ( Zaldibia 4 puntu)
Hirugarren Younes Achayar ( Zaldibia 3,5 puntu)
Beste Zaldibitarrak Wael,Adil,Ekain, Darius,Irular, Greatine eta Beñat izan ziren.
Sailkapen orokorrean ere Zaldibitarrak kokatu dira lehenengo postuetan, Harri liderra 10 punturekin, Anartz bigarren 8 punturekin eta Adil , Ataungo Nikolasekin berdindurik hirugarren 7 punturekin.
Datorren larunbatean goizeko 10:00 tan jokatuko da Zaldibian azken saioa .Herriko festak izanik giro espeziala espero dugu saio honetarako.
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
|
Boletina