• 05
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Duela bi aste Lazkaon hasi  eta Beasaindik igaro ondoren goierriko lehen xake txapelketak amaiera izango du bihar Zaldibian ( 10:00 herriko plazan) . Herriko festak direla eta giro espeziala sortuko dela espero dugu .Partehartzaileen aldetik, azken saiorako goierriko jokalariez gain eskua pixka bat ireki eta Zumaia , Arrasate eta Azkoitiko gazteak ere izango ditugu .Bestalde.Zaldibiko Udalak babesturik , partehartzaile bakoitzak poltsa polit bat jasoko du oroimen gisara eta Zaldibian 3 lehen sailkatuak garaikur bana.

    Dena prest Zaldibian biharko xake festarako

    Goierriko lehen xake txapelketako irabazlea ere Zaldibian erabakiko da . Gogoratu une honetan lider modura Harri agertzen dela ( Zaldibia 10 puntu) eta jarraian Anartz ( Zaldibia 8 puntu) Nikolas (Ataun 7 puntu) eta Adil ( Zaldibia 7 puntu). Sailkapen orokorreko garaikurrak Gipuzkoako xake federazioak jarriko ditu .Gogoan izan baita ere sari banaketari bertsolariak ekingo diotela beraz giro ezin hobea espero dugu

Boletina

ZaldibiaTB