• 06
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Espero zen bezela aparteko giroan ospatu zen goierriko lehen xake txapelketako azken saioa. Goizeko hamarretan hasi eta iha ordubata bitartean luzatu ondoren lehenengo sailkatuen izenak jakin genituen :Harri Rodríguez gertatu zen irabazle 14, 5 punturekin ( 14 partida irabazi eta 1 berdindu ). Bere atzetik beste bi zaldibitar Wael elboudi eta Anartz trapero 10,5 punturekin.

    Zaldibiko saioan , Wael ( Zaldibia 4,5 puntu) Harri ( Zaldibia 4,5 puntu) eta Oier Sarasketa ( Zumaia 4 puntu) sailkatu ziren aurreneko postuetan.

    Santa Fe egunean erabaki zen Zaldibian Goierriko 1.xake txapelketa
    Hiru lehenak, zaldibikoak

    Guztira 46 jokalarik parte hartu badute txapelketan zehar Zaldibiko saioan 18 gazte aritu ziren xakean. Azkoiti, Arrasate, Beasain, Lazkao,Ataun, Zunaia eta Zaldibiko jatorrikoak. Beste saioetan bezela , zaldibitarrak bilakatu ziren protagonista nagusi , bai jokalari kopuru aldetik eta baita aurreneko postuetan sailkatu zirelako.

    Esfortzuaren ondoren eta goiza borobiltzeko , Iñaki Murua eta German bertsolariak sariak banatze lanetan lagundu zuten. Jokalari bakoitzak poltsa polit bat jaso zuen oroimen gisara. Gero garaikurrak Fernando Markina gipuzkoako xake lehendakaria, Josu Astigarraga ( Beasain , antolatzailea) eta  Asier lakunzak ( Ordizia, antolatzailea) partitu zituzten.

    Lehenengo aldiz egiten diren gauzak beti ere gehixeago kostatzen direnez Lazkao, Beasain eta Zaldibiko udalei eskerrak luzatu nahi diegu heman dituzten erraztasunagatik. Baita ere modu ixilean laguntza eskeini duten guztiei.

Boletina

ZaldibiaTB