• 16
    MAR
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mutur muturrean Goierriko eskolarteko xake txapelketan
    xake zaldibiko kideak gustora Beasainen

    Martxoak 1 eta 15 an Beasainen jokatu den eskolarteko bakarkako xake txapelketan Xake Zaldibik lortu ditu ohorezko postu gehienak.Infantiletan, Wael el Bouni eta Nikolas Contrerasek lortu dute maiatzean Donostian jokatuko den fase finalerako txartela. Alebinetan berriz, Harri Rodriguez eta Anartz Trapero sailkatuta daude eta Darius Begera eta Mikel Avilak ere seguruenik Donostira joateko aukera izango dute.

    Beasaingo Alfil elkartean ospatu den lehiaketan, 35  haurrek parte hartu dute, gehienak alebin mailan. Infantil mailan 3 jokalari bakarrik aritu dira  , hirurak Xake Zaldibikoak eta bi sailkatzen zirrenez, oraingoan Adil lekurik gabe geratu da. Alebinetan ihaz baino maila askoz altuagoan aritu dira jokalariak ,eta naiz eta Beasain eta Lazkaoko jokalari onak etorri, lehia gogorrena Xake Zaldibiko jokalarien artean eman da.Harri oso gogor aritu da bi egunetan eta partida guztiak irabazi ditu , aurkariei aukerarik eman gabe. Bigarren posturako lehia askoz gogorragoa gertatu da. Bost jokalari 5 punturekin gelditu dira eta beraien arten jokatu behar izan dute berriro sailkapena argitzeko. Partida azkarretan Anartz maixu agertu da  4 puntu lortuz.Bere atzetik, Mikel Avila Beasaindarra eta Darius gelditu dira eta berdintasun haundia egon dela ikusita Donostiako organizazioak 4 jokalari sailkatzea erabaki du. Beraz, Maiatzak 4 an ,Wael eta Nikolas infantiletan eta Harri, Anartz,Darius eta Mikel Avila ( xake zaldibikoa ez den bakarra) Donostian izango dira Goierri ordezkatzen.

Boletina

ZaldibiaTB