• 14
    API
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Apirilak 13an Errenderin ospatu zen xake txapelketa erraldoiak Xake Zaldibiko ordezkaritza bikaina izan zuen.Guztira 55 xakelarik parte hartu zutelarik , Zaldibi aldetik bederatzi xakelari gazte inguratu ziren, 3 infantil mailan ( Wael, Adil eta Nikolas) eta beste 6 alebinak ( Greatine, Anartz, Harri, Maren,Mikel eta Manu). Egun ederra pasatzeaz gain, Harrik Hirugarren saria lortu zuen infantil mailan (naiz bera alebina izan), egun osoan maila onean aritu ondoren ( gaur egungo  13 urtez azpiko Gipuzkoako txapeldunaren aurka galdu zuen bakarrik ). Mikel eta Nikolas ere lehenengo maietan ibili ziren egun guztian zehar.

     

    Errenderin ere ezagutzen dute Xake Zaldibi
    Errenderin ere Xake Zaldibiko kamisetak

     Denboraldia aurrera doa eta datozen txapelketa garrantzitsuei  ( Gipuzkoako eskolarteko txapelketako fase finala bai taldeka bai bakarka eta izan ezberdin kutxak antolatzen duen xake txapelketa bikaina) aurre egiteko prestaketa bikaina gertatu da Errenderikoa.

    Bestalde antolatzaileak ere arrituta gelditu ziren Xake Zaldibiko jokalari kopuru eta mailarekin.