• 06
    MAI
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Igandean jokatu zen Gipuzkoako eskolarteko taldekako txapelketan, Lardizabal A taldeak (Harri, Anartz,Darius eta Mikel ) hirugarren postua lortu zuen bigarren postutik puntu erdira gelditu zelarik.Lardizabal B taldea (Manu, Martin,Greatine eta Maren) 13. sailkatu zen eta infantiletan (NIkolas,Wael,Adil eta Ekhi) bostgarren sailkatu ziren.

    Lardizabal,Gipuzkoako 3.a xakean
    xake zaldibikoak Donostian ere ikusteko moduan

    Bezperan jokatu zen Eskolarteko bakarkako Txapelketan Harri bostgarren sailkatu zen bigarren sailkatutakoaren puntu berdinekin (igandeko taldekako saioan bigarren,hirugarren eta laugarren sailkatuak mendean hartu zituelarik). Anartzek 13. postua lortu zuen ( lehen urteko alebina izanik) eta Dariusek hamalaugarrena. Mikelek etzuen bere egunik onena izan eta 32. postuan sailkatu zen.Infantiletan, Nikolas oso maila altuan aritu ondoren 9. postu eder bat lortu zuen (kontutan hartu beharrekoa da infantiletan maila oso altua egon zela eta Nikolas lehen urteko infantila dela)

    Asteburu borobila beraz Donosti aldean. Jokalariak, burua astindu eta konpetitzeaz gain lagun berriak egin eta bazter berriak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Hasierako tentsioa gainditu ondoren primeran pasa zuten.Eta Kutxak antolatzen duen Izan ezberdin txapelketa gainean dugu eta xakean aritzeko beste aukera paregabea. Maiatzak 17 an Beasainera joango gara eta agian ekainak 16 an Azkoitiko final nagusirako sailkatuko gara...

Boletina

ZaldibiaTB