• 30
    MAI
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urtero bezela, Xake festa polit bat antolatu da datorren larunbaterako (ekainak 1) .Ihaz bezela Anibal Azkoitiko xake jokalari trebea etorriko da eta bertako jokalarien kontra arituko da . Forma onean datorrela eta (taldeka Gipuzkoako mailarik altuenera igo dira aurten ) erronka zailxeagoa jarri diogu eta ihaz 13 jokalarien kontra aritu bazen aurten 20 izango ditu aurrez aurre. Ez dago esan beharrik bere mailaz aparte konzentrazio haundia erakutsi beharko duela erronkari aurre egiteko. Partidak goizeko 11-tan hasiko dira herriko plazan , eta eguraldia lagun giro espeziala sortzea espero da.

    Jokalarien zerrenda probisionala ( azken orduko aldaketaren bat egon liteke) honako hau da:

    Kimetz,Furundarena,Younes,Martin,Martin aita,Manu,Manu aita,Maren,Greatine,MIkel,Darius,Anartz,Harri,Julen,NIkolas,Wael,Adil,Ekhi, Nikolasen aitona eta Lander.Ikusten denez, guraso batzuek ere animatu dira eta seguruenik azkenaldian gogor entrenatzen arituko ziren . Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markinak ere ez du horrelako festa polita galduko eta Zaldibian izango dugu.Partidak bukatutakoan , sari banaketa txiki bat izango da eta xake zaletuen arteko bazkaria egingo dugu herriko plazan.