• 07
    URR
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Goierriko 2. xake festa borobila Zaldibian
    Hiru lehenak,Gipuzkoako xake lehendakaria eta JM Rodríguez

    Zeruari begira baino giro ederrean ospatu zen atzo Zaldibiko plazan Goierriko 2. xake festa.Espero zen bezela goierriko herri ezberdinetatik inguratu ziren xakelari gazteak, Ordizia, Beasain , Itsasondo,Lazkao eta Ataundik.Pasaia eta Oiartzundik ere etorri ziren beste bi. Goizeko hamarretan hasi eta ordubatak bitartean buru belarri xakean aritu ondoren Harri Rodríguez Zaldibiarra gertatu zen irabazle .Julen Pérez Ordiziarrak (bigarren) eta Beñat Garmendia Zaldibiarrak (hirugarren) osatu zuten podiuma. 

    Eguerdian, plaza beteta zegoelarik , Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolariak banatu zituzten sariak.Partaide guztiak jaso zuten opari txiki bat.Fernando Markina,Gipuzkoako xake lehendakariak ere etzuen festa galdu nahi izan eta goiz osoan han ikusi genuen.Organizazio aldetik berriz Josu Astigarraga eta Asier Lakunzak egindako lan ezin hobea azpimarratu beharko genuke . Baita goizen goizetik , dena prestatzeaz gain euria urruntzeko indarra egin zuten guztiak.