• 28
    UZT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joan den ekainean jokatu berri den Kutxabank gaztedi xake txapelketan Xake Zaldibiko 4 kide izan ditugu partaide. 12 urte azpiko mailan, Andrés eta Manuk parte hartu dute, 14 urte azpikoetan berriz, Nikolas eta Harrik.Txapelketa lau saiotan ospatu da ,ekaineko larunbat bakoitzeko bat. Saio bakoitzean 3 irabazle gertatu dira eta postuak kontutan harturik, irabazle orokor bat maila bakoitzean.12 urte azpiko lehian,Manu eta Andrés oso maila politean ibili dira 30. postuetan murgilduz, ia 100 partaide zeudelarik. 14 urte azpiko mailan, berriz,Harri txapeldun orokorra gertatu da smartwatch eder bat irabaziz eta Nikolasek lehen egunean lortutako 3. postuari esker xakeko materiala jasoko du opari gisa. 

    Erregulartasunak eman dio txapela Harriri. Lehenengo egunean bigarren postuan amaitu zuen, bigarrengoan , laugarren hirugarrengoan lehena eta laugarrengoan berriz laugarren.Beti lehenengo postuan sailkapen orokorrean puntu gehienen lortuz. Nikolas, oso ondo hasi zen lehenengo saioan 3. sailkatuz baino beste saioetan ez du lortu aurreneko postuetan sartzerik.Manu eta Andres 15 eta 50 postu tartetan ibili dira azkar ikasten ari direla erakutsiz.Andresen kasua goraipatzekoa da xakean  bi urte baino  gutxiago daramatzala eman duen aurrerapausoa.

    Covidarekin ere xakea bizirik Zaldibin.