• 30
    API
    2018

    Legazpin jokatutako alebin mailako txapelketan xake zaldibiko kidea den Harri Rodriguez gertatu da txapeldun. Zaldibiko beste bi partaide ere gerturatu dira Legazpira eta maila ona erakutsi dute. Anartz Trapero bost onenetan sailkatu da eta Younes berriz hamabigarren. Bestalde , Wael eta Adil , urte bat zaharragoak direnez helduekin batera jokatu behar izan dute txapelketa. 

    Xake Zaldibiko Harri Txapeldun Legazpin
    Harri pozik bere sariarekin
  • 22
    API
    2018

    Larunbata eta igandean ospatu diren Gipuzkoako txapelketetan Zaldibiako xakelari gazteek oso maila ona erakutsi dute.Larunbatean , bakarkako txapelketan erdi mailan kokatu ziren eta igandean podiumetik puntu erdira gelditu ziren laugarren postuan.

    Asteburu bikaina Gipuzkoako txapelketan Zaldibiako xakelarientzat
    xake zaldibiko partaideak donostian
  • 19
    API
    2018

    Goierriko txapelketan maila ona erakutsi ondoren Donostian jokatuko den Gipuzkoako xake txapelketan parte hartuko dute Zaldibiko xakelari gazteek. Apirilak 21 eta 22 an Gros xake taldeko aretoetan ospatuko da txapelketa. Zaldibitik parte hartuko duten jokalariak hauek dira : Harri , Beñat , Ekain , Wael  eta Adil  .Hauek bakarka eta taldeka parte hartuko dute eta  Ander , Maria eta Anartzek berriz taldeka bakarrik

  • 10
    MAR
    2018

    Goierriko eskolarteko bakarkako xake txapelketan hiru Zaldibiarrek osatu dute podiuma. Harri txapeldun,Beñat bigarren eta Ekain hirugarren sailkatu dira. Hirurak Donostian jokatuko den Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko sailkatu dira.

    Bakarka ere Zaldibiarrak txapeldun xakean Beasainen
    xake zaldibiko partaideak beraien dominekin
  • 24
    OTS
    2018

    Goierriko eskola arteko xake txapelketan , Lardizabal B taldeko jokalariak txapeldun suertatu ziren atzo Beasainen . Lardizabal A taldekoak berriz bigarren postuan sailkatu ziren eta bi taldeek Gipuzkoako eskolarteko xake txapelketan parte hartzeko eskubidea lortu dute

    Lardizabalgo alebinak xakean txapeldun Beasainen
    Gipuzkoako xake lehendakaria xake zaldibiko bi taldeekin
  • 22
    OTS
    2018

    Beasainen jokatzen ari den eskola arteko txapelketan Lardizabalgo bi taldek hartu dute parte. Bihar ostirala 23 an jokatuko dira azken partidak eta erabakiorrak gertatuko dira orain arte sailkapeneko lehen postuetan kokaturik bait daude talde zaldibitarrak.

  • 21
    OTS
    2018
    Bihar hasiko da Zaldibiako II. Xake txapelketa

    Aurten 14 jokalarik parte hartuko dute. Kultur etxe zaharreko ohiko gelan burutuko da. Asteazkenean hasi eta maiatza bitarte luzatuko da txapelketa.

  • 02
    MAI
    2017
    Legazpiko Xakean Harri Rodriguez zaldibitarra lehehengo sailkatua
    Harri Rodriguez

    Pasa den igandean, apirilak 30, Legazpiko Santikutz Xake Elkarteak antolatuta suitzarerako Bakarkako Xake Txapelketan, 14 urte azpiko kategorian, 2007.urtean jaiotako Harri Rodriguez zaldibitarrak irabazi zuen.