Martxoaren 10ean burutuko da Joxepanen, Gabiriako Osinalde Sariketarako sailkapen saioa. Afarirako tike batzuk badira oraindik Joxepanen, 25 eurotan. Mugitu azkar eta hartu zurea!!
Igande honetan, goizeko 7:45etan plazan izango da autobusa, eta 8:00etan PUNTUAN irtengo da. Argi ibili bertsozale!!
ZABEL Zaldibiako Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du abenduaren 17an BECen burutuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handirako. 76 plazako autobusa goizeko 8:00etan puntuan irtengo da plazatik. Tikeak plazako tabernetan daude salgai, 12 eurotan. Azti ibili, bertsozale!!
Larunbatean burutu zen Joxepanen V. Osinberde Saria, Gabiriako Osinalde Sariketarako azken kanporaketa. Unai Mendizabal zizurkildarra izan zen entzuleen saria irabazi zuena, eta baita epaileen arabera garaile ere. Berarekin batera Jon Gurrutxaga azpeitiarra sailkatu zen Gabiriako finalean kantatzeko. Hemen duzue bideoa, bertsoaldi onenekin, Zaldibia Telebistaren eskutik.
Apirilaren 8an jokatuko da, Osinalde Sariketarako hirugarren kanporaketa izango den V. Osinberde Saria Joxepanen. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako bertsolari gazteak izango dira kantari, tikeak salgai daude jada Joxepanen, 25 eurotan!! Azkar ibili!!
Goierriko taldearen eta Itziarkoaren arteko bertso saioa izango da ostiralean Zaldibin. Aitor Irastorza zaldibitarra barne, "Ebie ai do" taldeko goierritarrek Irunen izan zuten lehen saioa, eta ostiralekoa baliatu beharko dute bertsoz bertso puntuak bildu eta hurrengo fasera sailkatzeko.
Saioa 22:00tan hasiko da Zaldibiko Herri Antzokian. Sarrera DOAN izango da.
Aitor Irastorza zaldibitarra taldekide den EBIE AI DO! talde goierritarrak, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako lehen saioa izan zuen larunbatean Irunen. Hasierako agur berezia prestatu zuten, hemen bideoa Zaldibia Telebistaren eskutik.
Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketa martxan da jada, eta Aitor Irastorza zaldibitarra kide den "Ebie ai do!" (Ordizia-Beasain-Zaldibia-Legorreta) taldeari asteburu honetan dagokio kantatzea. Irunen arituko dira kantari, Gemma Urteaga, Odei Lopez eta Aitor Irastorza, larunbatean, bertako "Txingudi II" taldearen aurka.
Hodei Munduate eta Maide Garmendia zaldibitar bertsolari gazteek, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartuko dute lehenengo aldiz. Hodei Legazpin ariko da kantuan, ostiral honetan, 19:00etan hasiko den afariaren ostean. Maidek berriz Lasarten kantatuko du, hurrengo ostiralean, 19:00etan afaldu ondoren. Zorte on bioi!!
Hurrengo larunbatean, Apirilak 8, jokatuko da Joxepane herri ostatuan, Osinalde Sariketako hirugarren kanporaketa. V. Osinberde Sarian, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako gazteak izango dira kantari. Tikeak salgai daude jada Joxepanen, 25 eurotan. Azkar ibili!!
Boletina