• 15
    OTS
    2017

    Hodei Munduate eta Maide Garmendia zaldibitar bertsolari gazteek, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartuko dute lehenengo aldiz. Hodei Legazpin ariko da kantuan, ostiral honetan, 19:00etan hasiko den afariaren ostean. Maidek berriz Lasarten kantatuko du, hurrengo ostiralean, 19:00etan afaldu ondoren. Zorte on bioi!!

    Zaldibiako harrobiaren azaleratzea
    Maide Garmendia eta Hodei Munduate
  • 08
    API
    2017
    V. Osinberde saria eta bertso afaria

    Hurrengo larunbatean, Apirilak 8, jokatuko da Joxepane herri ostatuan, Osinalde Sariketako hirugarren kanporaketa. V. Osinberde Sarian, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako gazteak izango dira kantari. Tikeak salgai daude jada Joxepanen, 25 eurotan. Azkar ibili!!

  • 25
    AZA
    2016
    Bertso afaria gaur
    Bertso afariko kartela

    Zaldibin bertso munduak duen arrakasta ikusita, bertsolaritza sustatu eta herria errimez betetzeko asmoz jaio da ZABEL, Zaldibiko Bertsozale Elkartea.

    Azken urteetan ospatu den Osinberde Saria antolatzen ibili arren, lehen ekintza edo inagurazio moduan Betso Afari mundiala izango da gaur Joxepanen!

Boletina

ZaldibiaTB