• 26
    URR
    2017
    HITZALDIA: Zerga Politika Justizia sozialen zerbitzura

    Noiz: Urriak 26, Osteguna

    Ordua: 19:00tan

    Non: Zaldibiako Kultur Etxean

  • 18
    MAR
    2014
    ELKARBIZITZA (2)

    Zaldibian Herrigintzan udal taldearentzat Elkarbizitzaz hitz egiten hasteko garaia ere bada. Horregatik,  hitzaldi zikloa antolatu du gai hori ardatz hartuta.

    Aurreko asteartean Pako Etxeberria izan ondoren, datorren asteartean, martxoak 18, Karreanea Kultur Etxean 19:00 tan Patxi Meabe arituko da: "Elkarbizitza" izenburupean.

  • 11
    MAR
    2014
    ELKARBIZITZA

    Zaldibian Herrigintzan udal taldearentzat Elkarbizitzaz hitz egiten hasteko garaia ere bada. Horregatik,  hitzaldi zikloa antolatu du gai hori ardatz hartuta.

    Gaur Karreanea Kultur Etxean 19:00 tan Paco Etxeberria arituko da: "Verdad, justicia y reparación" izenburupean

    .

    Datorren Asteartean Hilak 18an Patxi Meabe jardxungo da: ELKARBIZITZA Lelopean.

  • 25
    EKA
    2013
    Hitzaldia: Kutsatutako lursail industrial baten kudeaketa

    Hitzaldia: Kutsatutako lursail industrial baten kudeaketa
    Adibidez: BILORE

    Hizlaria: Iñaki Gurrutxaga- Hirigintza gaietan aditua
    Noiz: Ekainak 25

    Ordua: Arratsaldeko 19:00etan
    Non:  Karreranea kultur etxean (beheko solairuan)

    Antolatzailea:  Zaldibia Herrigintzan Taldea

     

  • 15
    MAR
    2013

    Legorretako ‘LegorretaBizirik’ eta Zaldibiako ‘ZaldibianHerrigintzan’ udal taldeek aurkeztutako prentsa oharrean zera adierazten dute: Atez Atekoa jartzeko erabakia eman den prozesuan, ez dela parte-hartze prozesurik izan. Parte hartzea, soilik estetikoa izan dela.
    Demokrazia partizipatiboa lelotzat hartu duen taldeak, udalak duen partaidetza organo gorenari, udalbatzari, hitza kendu eta bilkuratik pasatu gabe erabaki du zaldibiar guztion ohiturengan eragina izango duen neurri bat: Zabor bilketa sistema aldatzea.
    Gauetik goizera, bere iritziarekin ados ez zeuden ekarpenei entzungor eginez, hemen dugu Atez Ateko zabor bilketa.
    Zaldibia Herrigintzan taldeak zuen desadostasuna agertzera konbidatzen zaituzte kaleratu dugun sinadura bilketari zuen bultzadatxoa emanez.
    Eskerrik asko

  • 22
    OTS
    2013

    Atez Ateko zabor bilketa sistema abian jarriko dela eta, ikusita udal-gobernuan gehiengoa duen taldeak Atzeko Atetik abian jarri izan nahi duela, Zaldibia Herringintzan taldeak sistema nekin bat ez datozen herritarren ahotsak jaso nahi ditu.

    Horretarako, sindura bilketa kanpaina bat abian jarri dugu.

  • 15
    EKA
    2012

    Datorren ekainaren 9, larunbatean, Joxemiel Barandiaran Udal kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldi berriari hasera emango zaio.