• 15
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Legorretako ‘LegorretaBizirik’ eta Zaldibiako ‘ZaldibianHerrigintzan’ udal taldeek aurkeztutako prentsa oharrean zera adierazten dute: Atez Atekoa jartzeko erabakia eman den prozesuan, ez dela parte-hartze prozesurik izan. Parte hartzea, soilik estetikoa izan dela.
    Demokrazia partizipatiboa lelotzat hartu duen taldeak, udalak duen partaidetza organo gorenari, udalbatzari, hitza kendu eta bilkuratik pasatu gabe erabaki du zaldibiar guztion ohiturengan eragina izango duen neurri bat: Zabor bilketa sistema aldatzea.
    Gauetik goizera, bere iritziarekin ados ez zeuden ekarpenei entzungor eginez, hemen dugu Atez Ateko zabor bilketa.
    Zaldibia Herrigintzan taldeak zuen desadostasuna agertzera konbidatzen zaituzte kaleratu dugun sinadura bilketari zuen bultzadatxoa emanez.
    Eskerrik asko

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.