• 04
    UZT
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ekainak 23an, San Juan Bezperan ospatu zen urtero legez Alamartxoa.

    Horren barnean  parodia batzuk antzeztu ziren eta zenbait herritar bere kexa agertiu digute.

    Joan den ekainaren 23an, San Juan bezperaz, alamartxoari su eman zitzaion Zaldibiako plazan urtero bezala.

    Festa polita egiten da herriko plazan, aurten ordea eta giroa bikaina bazen ere, momentu batean hautsi egin zen armonia hori guztia. Askatasun eskubideaz baliatuz, han elkartuta zegoen jende askorentzat iraingarri izan ziren esandako hitzak eta egindako antzerki saioak.

    Aurten, Udalak antolatutako elkarbizitzari buruzko ekimenean landu da atzerritik etorritako zaldibitarren integrazioa, eta horrela behar du izan, baina hori lortzeko Zaldibitarron integrazioa ezinbestekoa dela deritzogu, eta adierazpen askatasuna baliatuz onartezinak dira besteen iritziak, sentipenak eta abar iraintzea.

    Zaldibian Herrigintzan udal taldeak kexa bat baino gehiago jaso duenez gertatutakoaren inguruan,
    herritarrek ere hausnarketa egin dezaten eta, festa horren antolatzaileek eta udalak ere neurriak har ditzaten eskatzen dugu.

    Oharra: Kaleratuko dugun adierazpen osoa, erantsita dagoen fitxategian eskura dezakezue