• 22
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibia Heringintzan taldeak Udalaren funtzinamntuari buruz duen iritzia helearazi nahi dizue honako gau hauei buruz :

    1.- Arau Subsidiarioak

    2.- Zaborra

    3.- Udala eta Arartekoa

    4.- Udala eta Euskera

    Laburbidluz, hau da helarazi nahi dizuegun iritzia:

    1.- Arau Subsidiarioak:

    “Hiri antolamendurako plan orokorra” onartu zuten gure abstentziaorekin. Gure alegazio batzuk eta herritarren beste batuzk onartu zituzten arren , guretzat garrantzi handikoak diren batzuk ez ziren onartuak izan eta beraz, ezin diegu gura bozka baikorra eman eta proposamen hau luzatzen dugu.

    “Hiri antolamendurako plan orokorra” alde batera utzita, aurreko legealdian herriari jakinarazi genion gure epe motzerako eta epe luzerako hainbat proposamen gauzatzeko bideari ekin beharko litzaiokeela uste dugu. Proiektuak definitu eta, ahal den neurrian, horiek betetzeko lanari ekin

    2.- Zaborra

    Lau urtez Atez Ateko sistema jasan eta gero, Zaldibian, badakigu zaborra sailkatzen. Halere, 2016. urterako zabor tasaren prezioa %8 igotzea erabaki zen , baina ez zerbitzua mantentzeko, murrizteko baizik, beste era baterab bidaragarria ez baita, orain dela lau urte aurreikusi genuen bezala.

    Uste dugu aukera desberdinak aztertzeko garaia dela. Herritarrok badugu zer esana gure zaborra nola eta noiz bildu erabakitzerakoan. Badaude bilketa egiteko beste aukera batzuk, hala nola, 5. edukiontzia, sistema mixtoa…Horregatik, gure gonbidapena udal gobernu taldeari, gai horretaz hitz egin eta adostasunak bilatzeko.

    3.- Udala eta Arartekoa

    Ez da lehen aldia herritarrek Arartekora jo beharra ikusi dutena beren eskubideak defendatu ahal izateko. Lau urte hauetan zenbait kasutan Arartekoak hiritarrei arrazoia eman die eta ... Udalak kale egin.

    Gertaera horiek agerian uzten dute  hainbat herritarren indefentsioa udalaren zenbait erabakiren aurrean,  eta udalaren gaitasunik eza akordio batera iristeko herritarrekin.

    4.- Udala eta Euskera

    Jakina da Zaldibiako herria UEMAn sartua dagoela eta euskaraz izan beharko lukeela  bere funtzionamendua.
    Hori horrela izanik, sortu berri den aguazil lanpostuari 3 HE edo EGA  ezarri zaio. Kontraesana, ordea,udal arkitektoak egiten dituen idatzi guztiak  ez euskaraz ez elebitan ez daudenean, gaztelania hutsean baizik. Lotsagarria omen gure aldetik elebitan zuzentzea herritarrari eskerrak emateko, baina udal funtzionamenduan hain garrantzizkoa den hirigintza arloan, dena gaztelania hutsez egiten da, beharrezko itzulpenak kanpoko enpresa batera bideratuz, horrek dakarren gastuarekin.

    Erantsita dagoen fitxategian gure iriztia irakurri dezakezue elebidun herritar guztiek uler dezaten.

    Eskerrik asko