• 23
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Badira boterean egonik, besteen iritziak kaleratzeak min egiten dien taldeak. Horrelakoa dugu Zaldibiako EH Bildu  udal taldea. Kaleratutako azken idatzia irakurri besterik ez dago beren haserrea nabari ahal izateko.

    ZH udal taldeak bultzatzen duen printzipioetako bat da errespetuarena. Errespetua desberdin pentsatzen, irizten dionarekiko, berdin dio iritzi hori bileran, kalean nahiz egunkarian adierazi.

    Ez zen, ordea, gure asmoa haserrea, are gutxiago mina eragitea. Beren idatzian  ugariak dira oposizio taldearekiko erabiltzen dituzten erreferentziak, politika-panfleto kutsu nabaria dutenak : “Zaldibia Herrigintzan udal taldeak …jokaldi bera egin izan du…”, “ Zaldibia Herrigintzanen programako gai-izarra hondakinena izango dela…” “Txostena ere eskutan izango dute…” …..eta ez dira falta aginte kutsuko esaldiak ere: “Adierazi nahi diogu ez ditzala kontzeptuak apropos nahastu…” “Baina argi izan dezala Zaldibia Herrigintzanek…”, “Zaldibia Herrigintzaneko ordezkariek lanean aurkituko gaituzte”…..

    Ez dugu uste gure idatzian aipamen bakar bat ere egiten diogunik beren taldeari. Gure asmoa taldearen zenbait gairen inguruko iritzia publiko egitea zen, horien artean zaborra eta aurrekontuak. Baina, antza, tokiak eta bitartekoak daude horretarako. Bat gatozen gaietan “aktan jasota gera dadila”,  “aho batez” harturiko erabakiak, baina bestelakoak, etxe barruan, “petit comite”an. Eta EH Bilduk bere batzar eta bitartekoak ditu bere proposamen eta iritziak plazaratzeko.

    ZH udal taldeak bultzatzen duen printzipioetako bat da errespetuarena. Errespetua desberdin pentsatzen, irizten dionarekiko, berdin dio iritzi hori bileran, kalean nahiz egunkarian adierazi.

    Urrun daude, ordea, oraindik, desberdinarekiko begirune eta adeitasun keinuak.
    Eta ez garenez, dialektika joko hori bultzatzearen aldeko, idatzi honekin emango dugu amaitutzat. Ondo esanak ondo hartu eta gaziki esanak (halakorik balego) barkatu.