• 22
    OTS
    2013

    Atez Ateko zabor bilketa sistema abian jarriko dela eta, ikusita udal-gobernuan gehiengoa duen taldeak Atzeko Atetik abian jarri izan nahi duela, Zaldibia Herringintzan taldeak sistema nekin bat ez datozen herritarren ahotsak jaso nahi ditu.

    Horretarako, sindura bilketa kanpaina bat abian jarri dugu.

  • 19
    AZA
    2012

    IRITSI DA ATEZ ATEKOA GOIERRIRA. Eta atzeko atetik iritsi ere.
    Urte hasieran, Zaldibia eta Legorreta Atez Atekoa jarriko den 34 herri horietako bi izango zirela egunkari bidez jakin genuenean harrituta geratu ginen, orduan bezala, komunikabide bidez jakin dugu Legorreta, Zaldibia eta Itsasondon laster jarriko dela bilketa-sistema hori. Eta harrituta segitzen dugu hori erabakitzeko erabili den moduagatik.
    Gure ohiturak aldatuko dituen erabaki hori, ezta inongo Plenotan eztabaidatu, ez inongo Komisioetan edo lan-mahaitan ere, eta ez dute gure uda-taldearekin inolako eztabaida edo elkarrizketarik izan. Eta, gure herritarrek hori jakitea nahi dugu.

  • 15
    EKA
    2012

    Datorren ekainaren 9, larunbatean, Joxemiel Barandiaran Udal kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldi berriari hasera emango zaio.