• 21
    MAI
    2018

    Ostiral iluntzean Zaldibian burutu zen Gizakatearen bideo laburpena ikusgai dago jada, Zaldibia Telebistaren eskutik.

  • 25
    MAI
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 18
    MAI
    2018

    Zaldibitarrok ekainaren 10era begira jarri gara, horretarako giza katea burutu dugu gaur. Santa Fe kalea eskuz eskuz lotu eta eguraldia lagun jai giro ederrean gogorarazi dute Gure Esku Dagoko lagunek hurrenko erronka. 250 Zaldibitar bildu eta Murgian gehituko gara giza katera. Hemen gaurko argazkiak.

     

    GURE ESKU DAGO: ZALDIBIAKO GIZA KATEA klik eguna

  • 29
    API
    2018
    Arrese, jatetxe historiko bati agur
    GoierrikoHitzatik hartutako argazkiak

    Igandean itxiko dute Zaldibiako Arrese taberna-jatetxea. 90 bat urteko historia du, Migel Mari Arresek ireki zuenetik. Goierrin ospe handiko oturuntza-jatetxea izana da. Baita batzokia ere. GoierrikoHitza

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.zaldibia.org/fitxategiak/erab_26/4668.mp3

  • 27
    API
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Aste honetan Altsasuko gazteen gaia azpimarratuko dute.

  • 14
    API
    2018
    Altsasuko gazteen alde Iruñeara eta ondoren kontzertua antzokian

    Altsasuko gazte batzuek bi guardia zibilekin tabernan izandako liskarragatik jaso duten zigor eskaera eta akusazio gogorra salatzeko, Zaldibiako Gazte Asanbladak elkartasun ekitaldiak antolatu ditu.

  • 04
    API
    2018

    Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteroko festa, ohi bezala Pazko astelehenean. Egun osoan, jende ugari ibili da baselizaren aurreko festagunean, eguraldi gozoa lagun. Iztueta taldeko dantzariak, Oihana Iguaran eta Eneko Laskoz bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak arduratu dira giroa ipintzeaz. Auzoko helduena eta gazteena ere omendu dituzte. GoierrikoHitza

  • 30
    MAR
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 25
    MAR
    2018

    Hilabete amaieran antolatu ohi diren haur jolasak burutu dira gaur. Resti pilotalekuan burutu dira eguraldiaren eraginez. Herriko gazte batzuren iniziatibaz antolatzen diren jolas hauek hilabeteko azken igande arratsaldetan antolatu ohi dira.

    Haur jolasak burutu dira gaur arratsaldean
  • 24
    MAR
    2018
    Koldo Zubeldia: Harriaren tasunak
    Koldo Zubeldia zaldibitarra

    Koldo Zubeldia poeta zaldibiarrak 'Harriaren tasunak' liburua argitaratu du. 13 urtean zortzigarren argitalpena du. Amets zapuztuen gaziaz, ezinen gogorraz eta gatazken minaz dihardu. Hemen duzue GoierrikoHitzak egindako elkarrizketa.

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak