• 28
    API
    2017
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Lekukoa: LAB

  • 12
    API
    2017

    Zaldibia Telebistaren bideo laburpena ikusgai duzue.

  • 16
    API
    2017
    Aberri Eguna 2017. Gernikatik independentziara!

    2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da, eta 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena. Bi datak elkarlotuz aurtengo Aberri Eguna Gernikan ospatuko dugu. Askatasuna eta bakea... Euskal Herriak ERABAKI! lemarekin GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak antolatuta.

  • 08
    API
    2017

    Hona bideo aurrerapena, bihar bideo muntai osoa eta lortutako argazkiak zuen eskura jarriko ditugu. Inork, ateratakoak bidali nahi baditu zaldibiaorg@gmail.com helbidean jasoko ditugu.

  • 07
    API
    2017

    Larunbat goizean iritsiko da KORRIKA Zaldibiara goizeko 6:27tan  Larraitz aldetik Ordiziaruntz. Motorrak berotzen hasteko Ostiralean KORRIKA TXIKIA ospatuko dute zaldibitar txikienek. Hona informazio osoa.

    Badator KORRIKA Zaldibira ere!
  • 28
    MAR
    2017
    Manex:Traste zaharrekin eskuak zikintzea gustatzen zait

    Gureran taldeko abeslaria da Manex Mendizabal (Zaldibia, 1986). Horrez gain autozalea ere bada. Panda Raid 2017  bukatu, eta Marrakechetik etxera itzuli berria da. Hona Goiberrin egindako elkarrizketa

  • 23
    MAR
    2017

    Aste honetan, "Ekozinema Goierri" izeneko ekimenaren XI.edizioa burutuko da. Ostegunean, hilak 23,  19:00etan, Zaldibian, Karreane Kultur etxean "Guardiana de los rios"  pelikula izango da.   Sarrera doan

    XI Ekozinema Goierrin
  • 15
    MAR
    2017

    Pasa den ostiralean Gipuzkoako Herriartekoko saioa izan zen zaldibiko antzokian. Ebie ai do!! talde goierritarra eta Itziarko taldea izan ziren kantari, hemen duzue bertsoaldi onenekin Zaldibia Telebistaren laburpen bideoa.

  • 15
    MAR
    2017

    Urtero legez, aurten ere Lazkaon antolaturiko Goierri Rallysprinta zaldibiatik pasako da. Larunbatean, Martxoak 18, eguardiko 14:00etan hasita iluntzerarte luzatuko da, Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango den motor proba. Aurten lorturiko dirua minbizidun haurrei laguntza eskeintzen dien ASPANOGI elkartearentzat izango da. (2015eko ediziaon adibidez; 12939 € heman zitzaizkion STOPSANFILIPPO elkarteari)

    Hemen informazioa gehiago, rallysprintaren eta ASPANOGI elkartearen inguruan.

    IV. Goierri Rallysprinta larunbatean
    Aurreko urteko Biandako argazkia
  • 15
    MAR
    2017

    Gure Esku Dagok 2016an Goierrin egindako galdeketaren inguruko Bidea dokumentala egin du. Hemen duzue.