• 19
    URT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urtarrilak 19 ostiralarekin, gaueko 22:00etan, Joxepanen jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa. Izen ematea bertan izango da bikoteko 20 eurotan. Txapeldunak sailkapena eta afaria irabaziko ditu. 

    Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa ostiralean, urtarrilak 19

    Joxepane Herri Ostatuaren eskutik Txapeldun eta txapeldun ordearentzako afaria izango da saria eta nola ez otsailaren 24ean Bergaran burutuko den Gipuzkoako finalerako sailkapena.

    2014 urtean, 16 bikotek parte hartu zuten eta Ganzaraindar bixkiak eta Pajares-Nazabal bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.

    2015.urtean 19 bikotek parte hartu zuten. Txapeldunak Ugaitz Aranguren eta Iker Irastorza; 2.ak Aranzabe eta Pirulo; 3. Sailkatuak Altzo Txiki eta Agirre. Hiru bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.

    2016. urtean 11 bikotek parte hartu zuten. Ugaitz Aranguren Pungi-Iker Irastorza Iker txiki eta Garikoitz Nazabal-Josu Irazustabarrena Otseitza-k osaturiko bi bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.

    2017. urtean Idoia Aristi eta Ixa Lizarragak ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.

    Euskal Herriko Mus Txapelketako informazio guztia  www.ehmus.eus atarian eta hemen.

    • 2013
    • 2014
    • 2015
    • 2016
    • 2017

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak