• 03
    MAR
    2018

    Martxoaren 3an 43. Mus Txapelketa antolatuko du ZUBI BURU elkarteak. Helburua ahalik eta muszale gehienek parte hartzea da eta horretarako izaera herrikoia eman nahi izan zaio leiari. Hemen duzue aurtengo informazio guztia.

    Zubi Buruko 43. mus txapelketa martxoaren 3an ospatuko da
  • 26
    URT
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 21
    URT
    2018
    Igandean, Zubi Buru elkartearen urteko batzarra

    ZUBI BURU elkarteak bazkide guztiei jakinarazi nahi die 2018ko URTARRILAREN 21 IGANDEA arratsaldeko 16:30etan BATZAR OROKORRA ospatuko dutela. Deialdiarekin gai zerrenda ere aurreratu dute.

  • 19
    URT
    2018

    Urtarrilak 19 ostiralarekin, gaueko 22:00etan, Joxepanen jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa. Izen ematea bertan izango da bikoteko 20 eurotan. Txapeldunak sailkapena eta afaria irabaziko ditu. 

    Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa ostiralean, urtarrilak 19
  • 13
    URT
    2018

    Sarek antolatuta "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean manifa burutuko da Urtarrilaren 13an Bilbon. Bertaratzeko bi autobus irtengo dira zaldibiatik arratsaldeko 15:00etan, bata manifa bukatzean itzuliko da, bestea aldiz goizaldeko 2:30etan. Bi aukeretarako, apuntatzeko zerrendak plazako hiru tabernetan daude!!

    Urtarrilaren 13an Bilborako autobusak!
    Urtarrilaren 13ko egun guztiko egitaraua
  • 29
    ABE
    2017
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Bereziki urtarrilaren 13ko manifestaziorako deia luzatuko da.

  • 24
    AZA
    2017
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Abenduaren 9ko martxara dei berezia luzatuko dute.

  • 15
    AZA
    2017
    Hitzaldia Joxepanen

    Gatazkaren ondorioak eta presoen auzia, hitzaldia izango da Joxepanen hilaren 15ean. 1994ko Azaroan zabaldu zen Joxepane eta urteurrena ospatuz, Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia izango dira, hurrengo asteazkenean, 19:30tan, Joxepane kultur elkartean.

  • 27
    URR
    2017
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Lekukoa: Izan Kantuz

  • 27
    URR
    2017

    Pasa den urteko arrakastak bultzatuta,  kantua afaria urriaren 27 ostiralerako antolatu du Zubi Buru elkarteak. Aurten azaroan burutzekoa den Izan Kantuz erronkarako trebakuntza gisa lagungarri izango delakoan, GAUJIROAK kantu taldeak bideratuko du kantu afaria.

    Zubi Buruko kantu afaria 27an