• 25
    URT
    2019

    Urtarrilak 25 ostirala, gaueko 22:00etan, Joxepanen jokatuko da. Izen ematea bertan izango da bikoteko 20 eurotan. Txapeldunak sailkapena eta afaria irabaziko ditu. 2019ko otsailaren 23an, Gipuzkoako finala, Zaldibian jokatzeakoa dela aurreratu dezakegu.

    Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa ostiral honetan
    Altzo Txiki eta Joxik laugarren postua lortu zuten iazko Euskal Herriko Mus Txapelketan.
  • 25
    URT
    2019
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Lekukoa: Ernai

  • 11
    URT
    2019

    Emakumea Pilotari ekimenean, Binakako Emakumezkoen Pilota Txapelketa Zaldibian izango da ostiralean. Zortzi bikok lau partida jokatuko dituzte. Maddi Mendizabal ariko da

    Pilotan berdindu daiteke
    Maddi Mendizabal eta ondoan Maider Mendizabal pilotarekin. JON URBE / ARP
  • 12
    ABE
    2018
    Zaldibiako eta goierriko musikariak gaur ETB1ean Gure doinuak saioan

    Euskal Telebistako Gure doinuak saiokoak Goierrin izan dira. Onintza Enbeita aurkeleak Aitziber Garmendia izango du gonbidatu, eta Zaldibian, Lazkaon eta Ordizian barrena ibiliko dira, bertako musikariak ezagutzen. Hainbat sorpresa ere izango dira. Saioa gaur emango dute, 22:30ean, ETBren 1. katean. Aurrerapen BIDEOA

  • 30
    AZA
    2018

    Azaroak 30 ostirala, Zaldibiako Gaztetxekoek antolatuta pintxo poteoa, herriko txistulariak eta informazio mahaia jarriko da. Abenduaren 3an 18:30etan Artxanberriko KIMUENE kulturgunearen irekiera ekitaldia, gaztiñajana eta Euskararen inguruko hitzaldia antolatu ditugu. ADI 500 zaldibitarren muga gainditu dugu! Azken datuak abenduaren 3an plazaratuko ditugu.

    EUSKARALDIA abiada bizian
  • 30
    AZA
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia
    Azken ostirala

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 30
    AZA
    2018

    Ostirala, azaroak 30, Petti abeslariak gidaturik kantu afaria antolatu du Zubi Buru elkarteak. Afariko txartelak tabernetan salgai jarriko dira datorren astean 20€ langileentzat eta 15€tan langabetu nahiz ikasleentzat.

    Pettirekin kantu afaria antolatu du Zubi Buru elkarteak
  • 20
    AZA
    2018
    Aralar, munduan leku den lurra dokumentala Zaldibian ere ikusgai

    Urriaren 18an Donostian estreinatu zen Aralar, munduan leku den lurra dokumentala. Azaroaren 20an iritsiko da Zaldibiara, zehazki 19etan Herri Antzokian izango da emanaldia. Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. 

  • 28
    URR
    2018
    Igande honetan, Ardiki eguna

    Ardiki Eguna ospatuko da igandean. Zaldibiako mondeju zuriaren lehiaketa eta Aralarko artzainen gaztarena egingo dituzte. Erakusketak eta erakustaldiak, osagarri. GoierrikoHitza

  • 26
    URR
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia
    Azken Ostirala

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

Gaiak

banner ekarpena
2019an elkartasun kantu eskea
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak