• 29
    API
    2018
    Arrese, jatetxe historiko bati agur
    GoierrikoHitzatik hartutako argazkiak

    Igandean itxiko dute Zaldibiako Arrese taberna-jatetxea. 90 bat urteko historia du, Migel Mari Arresek ireki zuenetik. Goierrin ospe handiko oturuntza-jatetxea izana da. Baita batzokia ere. GoierrikoHitza

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.zaldibia.org/fitxategiak/erab_26/4668.mp3

  • 27
    API
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. Aste honetan Altsasuko gazteen gaia azpimarratuko dute.

  • 14
    API
    2018
    Altsasuko gazteen alde Iruñeara eta ondoren kontzertua antzokian

    Altsasuko gazte batzuek bi guardia zibilekin tabernan izandako liskarragatik jaso duten zigor eskaera eta akusazio gogorra salatzeko, Zaldibiako Gazte Asanbladak elkartasun ekitaldiak antolatu ditu.

  • 04
    API
    2018

    Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteroko festa, ohi bezala Pazko astelehenean. Egun osoan, jende ugari ibili da baselizaren aurreko festagunean, eguraldi gozoa lagun. Iztueta taldeko dantzariak, Oihana Iguaran eta Eneko Laskoz bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak arduratu dira giroa ipintzeaz. Auzoko helduena eta gazteena ere omendu dituzte. GoierrikoHitza

  • 30
    MAR
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 25
    MAR
    2018

    Hilabete amaieran antolatu ohi diren haur jolasak burutu dira gaur. Resti pilotalekuan burutu dira eguraldiaren eraginez. Herriko gazte batzuren iniziatibaz antolatzen diren jolas hauek hilabeteko azken igande arratsaldetan antolatu ohi dira.

    Haur jolasak burutu dira gaur arratsaldean
  • 24
    MAR
    2018
    Koldo Zubeldia: Harriaren tasunak
    Koldo Zubeldia zaldibitarra

    Koldo Zubeldia poeta zaldibiarrak 'Harriaren tasunak' liburua argitaratu du. 13 urtean zortzigarren argitalpena du. Amets zapuztuen gaziaz, ezinen gogorraz eta gatazken minaz dihardu. Hemen duzue GoierrikoHitzak egindako elkarrizketa.

  • 18
    MAR
    2018

    Atzo jokatu zen V. Goierri Rallysprint solidarioa. Eguraldi txarra izan zen arratsalde osoan, eta atzerapenak sortu ziren, batez ere hasieran Gaintzan izan zen istripu baten ondorioz. Mikel eta Eneko Nazabal zaldibitarrak 16. sailkatu ziren, beraien kategorian garaile helmugaratuz. Zorionak!!

    Hemen duzue probaren laburpen bideoetako bat, zaldibitarren auto barrutik herriko pasaera ikusi daiteke bertan!!

  • 16
    MAR
    2018

    Bihar larunbata, V. Goierri Rallysprint solidarioa burutuko da, Gaintza, Zaldibia eta Lazkaon barna. 13:00tatik errepidea itxiko da, eta 14:00tatik aurrera jarriko da martxan lasterketa, Euskadiko pilotu onenak bertan izango direlarik. Urtero bezala, ateratako irabaziak, Aspanogi elkartearentzako izango dira %100ean.

    Bihar jokatuko da V. Goierri Rallysprinta
    2015eko irudia, barianteko kruzean. (aurten kontrako norantzan izango da)
  • 15
    MAR
    2018
    Aurten botako da kultur etxe zaharra Udaletxea han egiteko

    Artxanberri kaleko lokaletara ekainean egin nahi du zerbitzuen lekualdaketa udalak. 2018rako 1,7 milioi euroko aurrekontua onartu du. Udaletxe berria da asmo mardulena, aurkezpena gaur 19etan.

    Goierrikohitza

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak