• 20
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Almitzak irabazi du Alemanian
    Almitza, Murrhardten (Alemania).

    Almitza segalari elkarteak emaitza bikainak lortu ditu, sega handiarekin, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra txapeldunorde geratu da.

    Almitza segalari elkarteak emaitza bikainak lortu ditu, asteburuan, Murrhardt herrian (Baden-Württemberg, Alemania). Hango enpresa batek antolatutako sega lehiaketan, taldeka irabazle atera da euskal taldea. Igor Esnaola legorretarrak zen hirukoteko segalari bat; Joxe Gabirondo gazteluarra eta Bixente Mitxelena oiartzuarra besteak.

    Bakarkakoan ere txapela bat jantzi du Esnaolak. Sega txikiarekin, onena izan zen legorretarra. Sail horretan Gabirondok laugarren egin zuen.

    Sega handiarekin, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra txapeldunorde geratu da. Hor ere Gabirondok laugarren postua errepikatu zuen. Beteranoetan Pabi Astondoa zeanuriarrak lortutako 2. postua, eta nesketan sega handiarekin Irati Astondoak egindako hirugarrena batu zituzten euskaldunek.

    Almitzako segalari taldea, Murrhardten (Alemania).

    Ostiraletik igandera egon dira Almitzako hamar-bat kirolari Murrhardt-en. Altzorekin eta Esnaolarekin batera, Goierriko ordezkaritza Ikutz Garmendia beasaindarrak osatu du.

    Txapelketa larunbatean jokatu zuten, eta igandean folklore jaialdian parte hartu zuten Beasaingo dantzariek.

    Goierrikohitza

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.